29 nov 2011

BANDERAK

ZER DA BANDERA?
Estatu, talde edo nazio baten koloreak edo armarria dituen ehun-zatia, ikurtzat erabiltzen dena. Askotan albo batetik masta edo makila bati helduta egoten da.

NONDIK DATOR?
Asia aldetik omen datoz, gaur egungo Birmaniatik, hain zuzen ere. Baina lehenengo bandera ofiziala ikusi ahal izateko antziñako Persiar Imperiorarte bidaiatu behar dugu, K.a. 550-330 urteetararte. Bandera hau Imperioaren identitate seinu bezala erabilia izan zen.

Europari dagokionez, lehen bandera Erromatar Imperioarena izan zen, legioak normalean animali, dragoi edo arranoak agertzen ziren irudiak erabiltzen zituzten. Hauek hazearen laguntzaz mugitzeko prestatzen hasi ziren, hegan egiten duten itxura hartuz. Ohitura apurka-apurka mundu osorantz zabaldu da.




Banderak gauza askotarako erabili izan dira. Hainbat identitate adieraz zitzaketen, esaterako, erlijioa, klase soziala, herria, imperioa... Garrantzi handia izan zuten gerra garaian, batez ere, bando biak identifikatzeko erabiltzen baitziren.

Aurreko talde guztiak bandera zuten, azken pausua itsasontziei ere banderak jartze izan zen, honela banderen señaleen sistema sortu zen.







BANDERA EZBERDINAK

Ikurrina
Bizkaia burujabearen sinboloa izateko sortua izan zen, Sabino anaiek sortua, nazio modernoen bandera eredutzat hartuz.

Hasierako banderak 500*280 cm zituen eta Eusko Alderdi Jertzaleak bere egin zuen.

Laster hasi ziren Euskal Herri osoko ikurtzat hartzen baina, Arana ez zegoen horrekin ados eta lurralde bakoitzari bere bandera egin zion, baita bandera orokor bat ere.

1936an Euskal Herriko bandera ofizialtzat hartu zuten, baina Francok legez kanpo utzi zuen 1939. urtean.

1977an berriro legeztatu eta gure ikur bihurtu da gaur egun arte.




Piraten bandera
Gehienetan ohial zati beltz bat da, non burezur zuri bat eta bi hezur zuri gurutzatuta agertzen diren.Bandera ezberdinak daude, aipatutako hau gure artean ezagunena da, baina badaude beste asko ere bai. Hezurrak eta eskeletoak bandera hauetako gehienetan agertzen ziren, beldur puntu bat eman behar izaten zuten, beste itsasontzian izutzeko. Piraten helburua etsaiaren itsasontziak lapurtzea zen, bandera gorria ateratzen zuten indarrez lortuko bazuten beraien helburua. Baina piraten banderak bazuen bere alde txarra ezin zen arinegi igo, besteek alde egiten baitzuten.




Estatu batuetako bandera 
1777ko ekainaren 14an erabakia izan zen, ondorioz, egun horretan banderaren eguna ospatzen dute estatu batuarrek. Bandera hau 15 errenkadaz osatuta dago, errenkada zuri eta gorriez. Goian ezkerraldean lauki urdin bat dago eta barruan 50 izar zuri.



22 nov 2011

LANGABEZIA




Egun, denok dakigunez, lana gazteria kezkatzen duen gai horietako bat da. Gainera, ekonomiak daraman bide okerrarekin are gehiago kezkatzen gaitu. Nork ez du pentsatu zer izan nahi duen nagusitan? Nork ez du pentsatu lan bila atzerrira joan behar duenik? Bada, arazoa oso ezaguna da gure artean eta sarritan galdetzen diogu gure buruari zer egin dezakegun arazoa konpontzeko. Honek, ondorio latzak ekar ditzake denbora luzera, estatuarentzat eta bertan lan bila dabiltzan gazte edo edadekoentzat. Ondorio nagusienak, gazteak gogoz kontra kanpora joan behar izatea (emigrazioak) eta horrek eragingo lukeen estatu porrota izan daitezke.



Nik uste, lan eza estatuan agintzen duen alderdi politikoak hartzen dituen neurrien araberakoa dela, hau da, langabezi zifra altu horiek gobernuak estatuko diruarekin egindako gestio kaxkarrak dakartzala. Agintariek eskuartean darabilten dirutza imajinaezina da, baina beraien proiektuetan inbertitzen dutena oraindik handiagoa, ez dute kontrolatzen dirua. Horren ondorio dira, sarritan geldirik ikusten ditugun proiektu edo obrak.



Nahiz eta erruaren zati handi bat gobernuak izan, ez da errudun bakarra. Langabezian dagoen jendeak lanarekiko duen iniziatiba ezak ere badu bere erru zatia, lan egin nahi ez duen jendeak, hain zuzen ere. Jendeak lan ona nahi izaten du, prest egongo litzateke  nahi duen lana lortu ezin eta zeharo zorrak jateko. Honekin esan nahi dut, jendeak ez duela nahi lan egin garbiketan, basoan edo peoi bezala, baizik eta, arkitekto, irakasle edo bulego gizon bezala.



Arazoaren azken kausa, beti lan egin gabe bizi izan direnen alferkeria da, errege, duke,  markes, politiko eta horrelakoen alferkeria. Inoiz ez dute lanik egin, inork baino gehiago kobratzen dute, ordea. Hori normala dela uste al duzue?  Ez al ditugu guztiok eskubide berberak? Ba antza denez, ez. Guztiz sutzen nau horrelako jendeak, batez ere, krisialdi hau gainditzeko gomendioak ematen dizkigutenean.




Hala izanik, gazteek lana bilatzeko duten zailtasuna benetako arazoa da gaur egun. Baina arazoari aurre egiteko soluziobide anitz daude, bai gobernuak egin ditzakeenak, bai guk egin ditzakegunak.



Hasteko, gobernua zertxobait kezkatu beharko litzateke gure ongizateaz. Adibidez, bere proiektuen aurrekontuak murriztu eta aurreratutako diru hori, gazteek lanbide dezenteak izan ditzaten erabili. Irtenbide hau, badakit ez dela aurrera ateratzen erraza, baina azken finean gobernua herriak hautatua dago eta herriaren ongizatearengatik egin beharko luke lan.





Agintariei dagokienez, beste irtenbide bat gobernu aldaketa izan daiteke. Azken urteotan ikusi dugunez,  ezin izan diote krisiari eta langabeziari aurre egin, beraz, ez legoke txarto beste alderdi politiko bati txanda ustea. Azken finean gauzak ez ditu orain dauden baino txarrago utziko. Soluzio honek hauteskundeen aurreratzea eskatuko luke.



Politika alde batera utzita, gazteek hartu behar dituzten neurriak aipatuko ditut orain. Alde batetik, lan egin nahi ez duten gazteei langabeziako prestazioa kendu beharko litzaieke, bestetik, gazteak lan bakarra egiteko prestatu ordez, lan bat baino gehiago egiteko prestatuak izan beharko lirateke.



Goi mailako jendeak kobratzen duena, gainontzekoak kobratzen dutenarekin parekatzea izan daiteke azken irtenbidea. Lehen esan bezala, errege, politiko eta horrelakoak, guk ordaintzen ditugun zergak ordaintzera bultzaraztea, ikus dezaten jendeak bizitza aurrera ateratzeko asko sufritu behar izaten duela.


Hortaz, guzti honetatik ondori bat atera behar izango banu, gobernu eta gazteen parte hartzerik gabe ez dagoela langabeziatik eta krisialditik irteteko modurik esango nuke.

17 nov 2011

BIZIKLETA MOTAK



Hasteko garrantzitsua litzake, bizikleta bat zer den azaltzea.
Bizikleta: Diametrobereko bi gurpileko ibilgailua, katea bati akoplatua dagoen pedal-sistema batek atzeko gurpilari eragiten dionekoa.
Orain bizikleta motak ezagunenak azaltzeko moduan gaude, badakigu bizikleta bat zer den eta.

Etxeko bizikleta
Etxeko biziketa, gazteleraz bicileta doméstica edo estática deitua, gaur egun ezagutzen den bizikleta mota famatuenetarikoa da. Horreakoak izaten dira gimnasio eta horrelakoetan egoten direnak. Hitzak berak adierazten digu nolakoa den, tokitik mugitu gabe egin dezakegu kirola, estatiko gaudela. Gurpilik ez dute izaten, bestela beste bizikleten antza dute. Martxa ezberdinak izaten dituzte egin nahi dugun kirolaren arabera erregulatzeko edo dugun mailaren arabera erregulatzeko.


 Mendiko bizikleta
Errepidetik kanpo, mendian ibiltzeko espezializatua den bizikletei deritze, BTT izenaz era ezagunak. Hauen ezaugarri naguisiena zabiltzan terrenoari gogorrago eusten dion material eta elementuz eginak egoten direla da, eta batez ere gehienetan izaten duten suspensio sistema konplexua. Kubiertei dagokienez, askoz ere lodiagoak izaten dira, eta lur motari ondo heltzeko tako sakonak izaten dituzte, honek askoz trakzio hobea izatera baimentzen ditu. Gurpilen diametroa ere ez da txikia izaten, 24-29 pulgada tartekoak izan daiteke, gehienek 26 pulgada dituzten arren.


Lasterketa bizikleta
Lasterketa bizikletak errepide eta pistako txirrindularitzarako bizikleta azkarrak dira. Bere diseinua abiadura handia hartzeko diseinatuta dago, forma bitxiak izaten dituzte, batez ere eskulekuan, beherantza irtetzen den adar kurbatu bat izaten du bi aldeetan. Forma horiek txirrindulariak postura aerodinamikoak izateko eginak daude, haizeaz ez geldiarazteko esaterako. Mota honen barruan azpimultzoak aurki ditzakegu:
  • Errepideko bizikleta
  • Ziklokros bizikleta
  • Pista bizikleta
  • Triatloi bizikleta
  • Erlojuz kontrako biziklea
  • Criterium bizikleta




Turismo bizikleta
Txirrindulariaren erosotasunerako, bidaia luzeetarako eta karga astunak garraiatzeko prestatutako bizikletak izaten dira. Normalean atzekaldean motxilak edota maletak eramaten ditu, beraz estabilitate handia izaten dute eta oso arinak izaten dira. Mendiko bizikletaren eta errepidekoaren arteko nahasketa erosoa da. Adibide bat jartzeko, turismo bizikletak izaten dira Santiago bidea egiteko erabiltzen direnak.



Tolestu daitezkeen bizikletak
Izenak dioen moduan, erabili ostean kotxea... sartu nahi izanez gero erditik tolestu eta txiki-txikiak bihurtzen diren bizikletak dira, edozein iskinatan utzirik ere ez dute ezpazio handirik okupatzen. Ondorioz, edozein etxe edo lantegitan gorde daiteke, baita itsasontzi, hegazkin edo garraio publiko bidez garraiatu.1970. urtean modan egon ziren umeen artean, badirudi gaur egun ere gero eta gehiago ikusten direla, batez ere mediterraneo kostan. Ez dira bizikleta oso onak material eta formei dagokionez, baina duten erosotasuna ezin daiteke gainditu.

Hauek izan dira guri ezagunenak egiten zaizkigun bizikletak (ezagunenak), baina horrek ez du esan nahi ez daudenik mota gehiago. Adibidez, behar berezidun pertsonentzakoak, erremolke bizikleta, trizikloa, bi pertsonako bizikleta (tándem), BMX...

Hona hemen bideo guapo bat:



8 nov 2011

ARISTOTELE

 ARISTOTELE (Aristoteles)








 Aristotele, denoi ezaguna egiten zaigun filosofo grekoa da. Ondorengo Alexandro ospetsuaren irakasle ere izan zen eta berak fundatu zuen Atenasko Lizeoa edo eskola peripatetikoa. Etika, fisika, biologia, logika, politika eta metafisikari buruzko lan handian egin zituen, adibidez, logika formala asmatu zuen. K.a.384. urtean jaio zen Grezia zaharrean, Estagira herrian, eta K.a.322. urtean hil Eubea izeneko irlan.

K.a. 367. urtean aita hil zitzaion, berak 17 urte zituela. Ondorioz, bere tutoreak Atenasera bidali zuen zentro intelektual batera Platonen akademian ikas zezan.

K.a. 347. urtean, Platon hil zenean, Atenasetik ihes egin zuen helburu berrien bila.

K.a. 343. urtean Filipo II, Mazedoniako erregeak bere 13urteko semearen tutore izateko deitu zion, geroago Alejandro Majno izango zenaren tutore izateko.

K.a. 335. urtean berriro Atenasera itzuli eta eskola propio ireki zuen, lehen aipatu dudan lizeo famatu hori.

K.a. 323. urtean Atenas utzi behar izan zuen filosofiari kontra ez egitearren eta Eubea irlara joan zen. Urte bat ondoren, bertan hil zen kausa naturalengatik.

 Aportazio asko egin dizkigu, baina guzti horien barruan garrantzitsuenak generazio espontaneoaren teoria, ez tradizioaren metodoa, nozioaren mailak, substantzia, potentzia... Bere ideiak garai haietan gauza handiak ziren arren, gaur egun denok ezagutzen ditugun gauza arruntak bezain garrantzitsuak dira, ez baikenuen horrenbeste aurreratuko bere ekarpenengatik ez balitz izango.

HONA EMEN INFORMAZIO GEHIAGO (euskaraz eta gazteleraz):

http://eu.wikipedia.org/wiki/Aristoteles
http://www.biografiasyvidas.com/monografia/aristoteles/
http://es.wikipedia.org/wiki/Arist%C3%B3teles