Egun, denok dakigunez, lana gazteria kezkatzen duen gai horietako bat da. Gainera, ekonomiak daraman bide okerrarekin are gehiago kezkatzen gaitu. Nork ez du pentsatu zer izan nahi duen nagusitan? Nork ez du pentsatu lan bila atzerrira joan behar duenik? Bada, arazoa oso ezaguna da gure artean eta sarritan galdetzen diogu gure buruari zer egin dezakegun arazoa konpontzeko. Honek, ondorio latzak ekar ditzake denbora luzera, estatuarentzat eta bertan lan bila dabiltzan gazte edo edadekoentzat. Ondorio nagusienak, gazteak gogoz kontra kanpora joan behar izatea (emigrazioak) eta horrek eragingo lukeen estatu porrota izan daitezke.
Nik uste, lan eza estatuan agintzen duen alderdi politikoak hartzen dituen neurrien araberakoa dela, hau da, langabezi zifra altu horiek gobernuak estatuko diruarekin egindako gestio kaxkarrak dakartzala. Agintariek eskuartean darabilten dirutza imajinaezina da, baina beraien proiektuetan inbertitzen dutena oraindik handiagoa, ez dute kontrolatzen dirua. Horren ondorio dira, sarritan geldirik ikusten ditugun proiektu edo obrak.
Nahiz eta erruaren zati handi bat gobernuak izan, ez da errudun bakarra. Langabezian dagoen jendeak lanarekiko duen iniziatiba ezak ere badu bere erru zatia, lan egin nahi ez duen jendeak, hain zuzen ere. Jendeak lan ona nahi izaten du, prest egongo litzateke nahi duen lana lortu ezin eta zeharo zorrak jateko. Honekin esan nahi dut, jendeak ez duela nahi lan egin garbiketan, basoan edo peoi bezala, baizik eta, arkitekto, irakasle edo bulego gizon bezala.
Arazoaren azken kausa, beti lan egin gabe bizi izan direnen alferkeria da, errege, duke, markes, politiko eta horrelakoen alferkeria. Inoiz ez dute lanik egin, inork baino gehiago kobratzen dute, ordea. Hori normala dela uste al duzue? Ez al ditugu guztiok eskubide berberak? Ba antza denez, ez. Guztiz sutzen nau horrelako jendeak, batez ere, krisialdi hau gainditzeko gomendioak ematen dizkigutenean.
Hala izanik, gazteek lana bilatzeko duten zailtasuna benetako arazoa da gaur egun. Baina arazoari aurre egiteko soluziobide anitz daude, bai gobernuak egin ditzakeenak, bai guk egin ditzakegunak.
Hasteko, gobernua zertxobait kezkatu beharko litzateke gure ongizateaz. Adibidez, bere proiektuen aurrekontuak murriztu eta aurreratutako diru hori, gazteek lanbide dezenteak izan ditzaten erabili. Irtenbide hau, badakit ez dela aurrera ateratzen erraza, baina azken finean gobernua herriak hautatua dago eta herriaren ongizatearengatik egin beharko luke lan.
Agintariei dagokienez, beste irtenbide bat gobernu aldaketa izan daiteke. Azken urteotan ikusi dugunez, ezin izan diote krisiari eta langabeziari aurre egin, beraz, ez legoke txarto beste alderdi politiko bati txanda ustea. Azken finean gauzak ez ditu orain dauden baino txarrago utziko. Soluzio honek hauteskundeen aurreratzea eskatuko luke.
Politika alde batera utzita, gazteek hartu behar dituzten neurriak aipatuko ditut orain. Alde batetik, lan egin nahi ez duten gazteei langabeziako prestazioa kendu beharko litzaieke, bestetik, gazteak lan bakarra egiteko prestatu ordez, lan bat baino gehiago egiteko prestatuak izan beharko lirateke.
Goi mailako jendeak kobratzen duena, gainontzekoak kobratzen dutenarekin parekatzea izan daiteke azken irtenbidea. Lehen esan bezala, errege, politiko eta horrelakoak, guk ordaintzen ditugun zergak ordaintzera bultzaraztea, ikus dezaten jendeak bizitza aurrera ateratzeko asko sufritu behar izaten duela.
Hortaz, guzti honetatik ondori bat atera behar izango banu, gobernu eta gazteen parte hartzerik gabe ez dagoela langabeziatik eta krisialditik irteteko modurik esango nuke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario