Mostrando entradas con la etiqueta ZERGATIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ZERGATIAK. Mostrar todas las entradas

22 may 2012

ESPERANZA AGUIRREK KOPAKO FINALEAN ERESERKIARI BURUZ ESANDAKOA

Azken egunotan Esperanza Aguirre emakumeak botatakoa itzela izan da. Maiatzaren 25ean Athleticek eta Bartzelonak jokatuko duen Kopako finalean, espainaren ereserkia entzuten den bitartean jendeak txistu eginez gero, finala ateak itxita jokatuko dela dio. Duela hiru urte jokatu zen finalean ere berdina gertatu zela denok dakigu, hala ere, normala den bezala, hari egindako denuntzia bertan bera utzi zuen Audientzia Nazionalak. Honek sekulako eztabaida  sortu du euskaldun eta katalanen, artean ez baikara espainolak sentitzen, ez baitugu beraien ereserkia sentitzen (ezta frantzesak ere). Normala iruditzen al zaizue XXI.mendean horrelakorik gertatzea? Non da adierazpen askatasuna?



Galdera horiek erantzun erraza dute, beste nonbaiten egongo da adierazpen askatasuna, hemen ez dago eta. Bestalde, aipatu beharra dut emakume honek espainiar estatuaren defizitarekin izandako hanka sartzea nolabait estaltzeko egin duela jokaldi hau. Espainiar defizita benetan denaren erdia dela esan zuten, baina hori horrela ez dela onartu behar izan dute ondoren. Horren ondorio da egunotan esandakoa. Beraz, nire iritzia nahiko argi dagoela uste dut, politikoak gezurrak darabiltzate esku artean egien ordez. Gainera gezur horiek estaltzeko horren gauza grabeak erabiltzea ez zait batere ondo iruditzen, guk besteak onartzea nahi baldin badute, gu onartzen hasi behar direlako.


20 mar 2012

URTAROAK

Udaberria
Astronomiaren arabera udaberriko ekinozioarekin (lurraren ardatza eta lurraren eta eguzkiaren zentroak batzen dituen lerroa elkarzuta direnean) batera hasten da udaberria, hau da, Ipar hemisferioan martxoaren 20 eta 21 egunen artean eta Hego hemisferioan irailaren 22 eta 23 egunen artean. Neguako egun laburrak luzatzen hasten dira eta gauak laburtzen.



Uda
Udako solstizioan (abenduaren 21ean australean eta ekainaren 21ean gurean) hasten da eta egunak luzeak eta gau laburrak izaten dira.



Udazkena
Udazkeneko ekinozioarekin hasten da, lehengo antzera, martxoak 20-21ean Hego hemisferioan eta iralak 22-23an Ipar hemisferioan). Udako egun luzeak laburtzen hasten dira.



Negua
Neguko solstizioarekin (eguzkiaren izpiek lurrarekiko elkartzut iparraldeenen jotzen duten eguna) batera hasten da. Ipar hemisferioan abenduaren 23an izaten da eta egun laburrak eta gau luzeak izaten ditu urtaro hotz honek.


HONA HEMEN DENA HOBETO ULERTZEN LAGUNDUKO DIZUN IRUDI BAT EDO BESTE:






28 feb 2012

ZERGATIK EZ DITUGU AMETSAK GOGORATZEN?

Guztiok amesten dugu intentsitate handiagoz edo txikiagoz. Amets horiek egunean zehar bizitakoaren inguruan edo estresatzen gaituzten gauzen inguruan izaten dira normalean. Badaude ames obsesiboak ere, hau da, etxeko lehioren batetik jauzi egin eta hutsera erortzea bezalako, ez zarena helmugara iristen, denboran harrapatuta bazeunde bezala. Ametsaren intentsitatearen arabera gutxi batzutan zerbait gogoratzen dugu, gehienetan ezer gogoratu ez arren.



Pentsa dezakegu ez gogoratze hori ametsek duten karga emozional urriaren ondorioa dela, baina ez da horrela. Ametsa zerbaitek mozten digunean, esaterako iratzargailu batek, laister batean ahazten dugu, niri beintzat maiz gertatzen zait.



Bonatelliren arabera ametsen edukia nola antolatuta eta osatuta dagoen ezinezkoa zaigu gure buruan imajinatzea. Ametsetan dugun sentsazioa eta itsarrik gaudenean duguna ez omen dira bateragarriak.



Horrez gain Freudek dio burua entrenatuz gero probabilitate gehiago izan dezakegula amestutakoa gogoratzeko, gainera jendeak ez omen du beraien ametsentan interesik.



Beste batzuek diotenez amestutako edukiak era badu zerikusia. Errazago gogoratzen dugu ordenatuta dagoena, ordenik eta zentzurik ez duena baino.



16 feb 2012

NOLA EGIN XABOIA

Xaboia lortzea sintesis kimiko zaharrenetarikoa da, erromatarrek eta erromatarrek erabiltzen zuten jada ahuntz sebo eta errautzak urarekin nahastean ateratako pasta, potasa deitzen zioten.


Xaboi bat kate luzeko gatz azido koipetsuen arteko nahasketa da. Aldaketak jaso ditzake hala ere bere konpozizioan.



Gaztelako xaboia oliben olioarekin egiten dena da esaterako, baina alkohola, garden bihurtzeko; perfumeak; koloragarriak... gehitu ditzakegu gure helburuen araberako pastila lortzeko.

Xaboia egiteko behar diren osagaiak:
Ontzi bat
koilara bat
Egurrezko kaxa bat
250ml olio
250ml ur
42g “sosa cáustica” deritzon materiala

Hasteko ontzira sosa hori eta ura bota beharko ditugu erreakzioa gerta dadin. Kontuz erre gabe!

Ondoren, olioa gehitzen joango gara aurreko nahasteari pixkanaka-pixkanaka eta ordu batez gutxienez nahastu. Pasta zurixka bat agertzen denean gure helburua beterik izango dugu. Gehiago zuritzea nahi izanez gero añil txorrotada bat bota.

Batzutan ez da pasta hori gogortzen, likido gelditzen da, xaboia ebakita dago. Horrelakoetan beste ontzi batera bota eta sutan berotu gogortu dadin.

Gelditzen zaizun materiala egurrezko kaxan sartu ura galdu dezan denborarekin. Aste bat barru labanarekin moztu dezakezu zure xaboi berria.

Ez ahaztu momentuoro eskuak garbitzea, oso harriskutsua baita azalarentzat!

Hona hemen jaboia nola egin bideo bat:

20 dic 2011

EGUBERRIAK

Guk abenduaren 25ean egiten dugun jaia, non Jesukristoren jaiotza gogoratzen eta ospatzen da.











JATORRIA
  • Willian J. Thigeren arabera  II.mendean abenduak 25ean ospatzen zuten jada, erromatarren eguzkiaren jaia ospatu orduko.
  • 386.urtean Juan Crisostomok herrialdeak bateratu zituen denek 25ean ospa zezaten nahiz eta askok arinagotik ospatu.
  • Erromatarrek Saturnoren jaia ospatzen zuten data hontan. Ondorioz Julio I. aita santuak 350ean Jesusen jaiotza ospatzea proposatu zuen.
  • Beste batzuek VI. mendean Konstantino I.goa handiak kristautasuna zabaltzeko asmatutako jaia dela defendatzen dute.
  • Askok diotenez, Jesus jaio zenean zeru izartsua omen zegoen eta artzainak kanpoan omen zeuden beraien artaldeak zaintzen, beraz, ezin zen negua izan. Baina elizak kontra egiten ditu, beste urtaroan pasko eguna duelako.











NEGUKO SOLSTIZIOA

Gaurik luzeena eta egunik motzenari deitzen zaio horrela. Abenduaren 20 eta 23 egunen artean izaten omen da, gabon hasieran. Jesus horrelako batean jaio omen zen planetek kokatze puntu ezpezifiko hortan zeudela.


NAVIDAD HITZA

Navidad hitza latineko "Nativitate" hitzetik dator.
Nati: jaiotza
vita: bizitzarena
te: zuretzat
Beraz, "zuretzako bizitzaren jaiotza" esan nahi du.

OPARIEN JATORRIA

Benetan ohitura zaharra da gabonetan haur eta gaztetxoei opariak ematearena (sarri helduen artean ere bai). Horretarako tipikoa da misterio gisa ezagutaraztea hau, esaterako, Euskal Herrian olentzero.
Erromatarrek ere bazuten ohitura hau, beraien artean opari txikiak egiten zituzten laurel eta olivo landareen adarrak eta kriseiluak, bertan izenak, gurariak.. idatzita zeudenak.

11 oct 2011

Zergatik jotzen ditugu txaloak?




Erromatarren garaian bazegoen txaloen tradizio hori, ekintza ezberdinetan txaloak jotzeko, pertsonak kontratatzen zituzten.

Gaur egun ohituratzat dugu txaloak jotzea, gure emozioak kanporatzeko erabiltzen ditugu, zerbait gustuko dugula adirazteko gehienbat. Lehen esan bezala, erromatar eta greziarrek ere bazuten ohitura zahar hau, lurra joz zarata ateratzea, txalo jotzea, txistu egitea... erabiltzen zituzten sentimenduak kanporatzeko. Praktika hauek elizan era denboraldi batean onartuak izan ziren, nahiz eta gaur egun errespeto faltatzat hartzu.

Psikologo askok diotenez, praktika honek gure iritzia azaltzeko gogoa ase dezake. Esku bat bestearekin txalokatzeak aprobazioa adierazten du, hala nola, aspaldian ikusi ez dugun lagun bat bizkarrean jotzea edo ukitzea. Sarritan zorionak horrela ezin eman eta, txaloak jotzera behartuta ikusten gara horrela sortu zen txaloen itura.

Erromatarrek bazuten ohitura hau, adibidez, Nerón enperadoreak sasoiko 5000 euro ordaintzen zituen bere diskurtsoetan txalo egiten ziotenentzat. Horretarako bi txalo mota lantzen zituzten, imbrex eta testa izenekoak.

Geroago, publikoaren artean txalo egiteko pertsonak kontratatzen hasi ziren, ohitura hau, pixkanaka-pixkanaka, New Yorkera eta Europar estatuetara zabaldu zen. Hortik dator gaur egun telebistan ikusten ditugun telesailetako publikoak, dirua eman eta programara txalo jotzera joaten direnak. Horrela gauza normal bihurtu da txaloen historia hau eta ume txikienak ere txaloak jotzen ditu bere emozioak adirazteko.

Hona hemen argazki bat: