Mostrando entradas con la etiqueta ARAZOAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ARAZOAK. Mostrar todas las entradas

22 may 2012

ESPERANZA AGUIRREK KOPAKO FINALEAN ERESERKIARI BURUZ ESANDAKOA

Azken egunotan Esperanza Aguirre emakumeak botatakoa itzela izan da. Maiatzaren 25ean Athleticek eta Bartzelonak jokatuko duen Kopako finalean, espainaren ereserkia entzuten den bitartean jendeak txistu eginez gero, finala ateak itxita jokatuko dela dio. Duela hiru urte jokatu zen finalean ere berdina gertatu zela denok dakigu, hala ere, normala den bezala, hari egindako denuntzia bertan bera utzi zuen Audientzia Nazionalak. Honek sekulako eztabaida  sortu du euskaldun eta katalanen, artean ez baikara espainolak sentitzen, ez baitugu beraien ereserkia sentitzen (ezta frantzesak ere). Normala iruditzen al zaizue XXI.mendean horrelakorik gertatzea? Non da adierazpen askatasuna?



Galdera horiek erantzun erraza dute, beste nonbaiten egongo da adierazpen askatasuna, hemen ez dago eta. Bestalde, aipatu beharra dut emakume honek espainiar estatuaren defizitarekin izandako hanka sartzea nolabait estaltzeko egin duela jokaldi hau. Espainiar defizita benetan denaren erdia dela esan zuten, baina hori horrela ez dela onartu behar izan dute ondoren. Horren ondorio da egunotan esandakoa. Beraz, nire iritzia nahiko argi dagoela uste dut, politikoak gezurrak darabiltzate esku artean egien ordez. Gainera gezur horiek estaltzeko horren gauza grabeak erabiltzea ez zait batere ondo iruditzen, guk besteak onartzea nahi baldin badute, gu onartzen hasi behar direlako.


9 feb 2012

APARTHEID

Sudafrikako apartheida, XX. mendean kolonizatzaile ingeles eta holandarrak ezarritako arrazagatiko segregazioari deritzo. Diskriminazio politiko, ekonomiko, sozial eta arrazialaren sinbolo da. Horrela deitua izan zen, bertako hizkuntzan, Sudafrikako eta Namibiako afrikáans hizkuntzan banaketa esan nahi duelako. Sistema hau arraza ezberdinen banaketan oinarritzen zen, aurrerapena indartzeko ziotenez. Sistema guztia zuriek gidatua zen, ez zituzten bestelakoak onartzen, beraiek bikainenak zirela uste zuten eta. Sailkapen berezi bat egiten zen, aparientzia, onargarritasun sozial eta zituzten arbasoen arabera taldetan sailkatuz. Baina honek bertako koloredun biztanleen amorruak eraginda zurienganako iraultzak ekarri zituen, eta ez ziren batere gozoak izan.


Apartheidak ez zuen itxura juridikoa 1948. urterarte. 1947an izandako elekzioetan Afrikáans koalizioa irten zen garaile Radical partidu nazionalistarekin batera. Garaile irten zen, baina ez boto gehien jaso zituelako, guztia antolatuta zegoelako baizik, Partidu Batuak boto gehiago lortu baitzituen. Berdina gertatu zen 1953an. Hau gertatu eta gutxira, 1950.urtean, hain zuzen ere, lege berri bat ezarri zuten non hirietako zonalde jakin batzuetan zuri kolorekoak bakarrik zuten eskubidea bizitzeko. Noski eta zuriak ez zirenak ihes egin behar izaten zuten beste leku batzuetara. Beltzak onartzen ez ziren haibat zona agertu ziren, autobusak, hondartzak, bankuak eta eskolak besteak beste. Beltz kolorekoak beti agiri bat eraman behar izaten zuten aldean eta hiri batzuetara ezin izaten ziren sartu edo sartzekotan baimen bereziarekin.



Hona hemen “diktadura” honetan parte hartu zuten izen potoloetako batzuk:
Daniel Franqois Malan lehen ministroa (lehen aipatutako elekzio antolatuetako irabazlea) eta bera ordezkatu zuen Johannes Gerhardus Strijdom.

Guzti hau 1980-1990 urte tartean bukatu zen. Gainbehera orokor bat izan zen, bertako monetaren balioa izugarri jaitsi zen. Horrez gain, 1989an bertako Botha presidentea hil zen. Bere ondorengoak, Frederik Klerkek, 1990ean lege arrotz hauek kentzen joango zela adierazi zuen bere lehen mitingean. Gainera Congreso Nacional Africano delakoa ere onartu zuen, 30 urtetan ilegalizaturik izan ondoren. Betaro-betaro guztia aldatzen joan zen eta elekzio berriak 1994an antolatu zituzten.


2 feb 2012

IÑAKI URDANGARIN

Denok jakingo duzuen bezala, Iñaki Urdangarin, Espainiako erregearen suhia da, bere alabetako batekin ezkonduta baitago, Cristinarekin hain zuzen ere. Bera Zumarragakoa da, Gipuzkoakoa, hala ere, ez nintzateke euskalduna dela esaten ausartuko familia bertakoa izan arren.



Orain Babel kasu famatuan (Palma Arena kasutik datorrena) sartuta omen dagoen aztertzen dabiltza eta berarekin batera, Carlos Garcia Revenega, Noos instituko diru eta erregearen alaben diru kontuak eramaten zituena ere, Iñakiren kidea. Esaten dutenez diru publikoa desbideratzen zuen, 2005 eta 2006an Illesportek eta Balear de Turismo institutuak paper batzuk sinatu zituzten Noos institutuarekin, orduan Iñakik gidatzen zuenarekin; honen bidez diru nahiko lapurtu omen zuten. 2011ko abenduaren 12an heldutako komunikatu baten bidez, Zarzuelak Iñaki agerpen ofizialetatik kanpo utzi zuen, ez baitzen erregearen etxearentzat irudi ona horrelako izkanbila potentea.

Ondoren, 2011ko abenduaren 29an Jose Castro epaileak inputatutzat hartu zuen eta 2012ko otsailaren 6an egingo zen epaiketara bidali zuen, bere onerako baldin bazen data aldatzeko baimenarekin. Bi egun geroago, epaile berberak Iñakik egindako eskakizuna onartu zuen eta epaiketa hurrengo hileko (otsaila) 25ean ospatuko da.



Honekin bukatzeko egokia litzateke nire iritzia ematea. Politikan askorik sartu gabe korapilo hau askatzen saiatuko naiz. Gaizki iruditzen zait horrelako jendeak duen postua edukita oraindik gehiago nahi izatea, hori ez da normala. Gogor zigortuak izan beharko lirateke, zeren eta azken finean "denok ditugu eskubide berberak" eta famatua izatearren ez da barkatua izan behar. Beste edonork hori egingo balu izarrak ikusiko lituzke, egin dezatela berdina pentsonaje honekin ere.

22 nov 2011

LANGABEZIA




Egun, denok dakigunez, lana gazteria kezkatzen duen gai horietako bat da. Gainera, ekonomiak daraman bide okerrarekin are gehiago kezkatzen gaitu. Nork ez du pentsatu zer izan nahi duen nagusitan? Nork ez du pentsatu lan bila atzerrira joan behar duenik? Bada, arazoa oso ezaguna da gure artean eta sarritan galdetzen diogu gure buruari zer egin dezakegun arazoa konpontzeko. Honek, ondorio latzak ekar ditzake denbora luzera, estatuarentzat eta bertan lan bila dabiltzan gazte edo edadekoentzat. Ondorio nagusienak, gazteak gogoz kontra kanpora joan behar izatea (emigrazioak) eta horrek eragingo lukeen estatu porrota izan daitezke.



Nik uste, lan eza estatuan agintzen duen alderdi politikoak hartzen dituen neurrien araberakoa dela, hau da, langabezi zifra altu horiek gobernuak estatuko diruarekin egindako gestio kaxkarrak dakartzala. Agintariek eskuartean darabilten dirutza imajinaezina da, baina beraien proiektuetan inbertitzen dutena oraindik handiagoa, ez dute kontrolatzen dirua. Horren ondorio dira, sarritan geldirik ikusten ditugun proiektu edo obrak.



Nahiz eta erruaren zati handi bat gobernuak izan, ez da errudun bakarra. Langabezian dagoen jendeak lanarekiko duen iniziatiba ezak ere badu bere erru zatia, lan egin nahi ez duen jendeak, hain zuzen ere. Jendeak lan ona nahi izaten du, prest egongo litzateke  nahi duen lana lortu ezin eta zeharo zorrak jateko. Honekin esan nahi dut, jendeak ez duela nahi lan egin garbiketan, basoan edo peoi bezala, baizik eta, arkitekto, irakasle edo bulego gizon bezala.



Arazoaren azken kausa, beti lan egin gabe bizi izan direnen alferkeria da, errege, duke,  markes, politiko eta horrelakoen alferkeria. Inoiz ez dute lanik egin, inork baino gehiago kobratzen dute, ordea. Hori normala dela uste al duzue?  Ez al ditugu guztiok eskubide berberak? Ba antza denez, ez. Guztiz sutzen nau horrelako jendeak, batez ere, krisialdi hau gainditzeko gomendioak ematen dizkigutenean.




Hala izanik, gazteek lana bilatzeko duten zailtasuna benetako arazoa da gaur egun. Baina arazoari aurre egiteko soluziobide anitz daude, bai gobernuak egin ditzakeenak, bai guk egin ditzakegunak.



Hasteko, gobernua zertxobait kezkatu beharko litzateke gure ongizateaz. Adibidez, bere proiektuen aurrekontuak murriztu eta aurreratutako diru hori, gazteek lanbide dezenteak izan ditzaten erabili. Irtenbide hau, badakit ez dela aurrera ateratzen erraza, baina azken finean gobernua herriak hautatua dago eta herriaren ongizatearengatik egin beharko luke lan.





Agintariei dagokienez, beste irtenbide bat gobernu aldaketa izan daiteke. Azken urteotan ikusi dugunez,  ezin izan diote krisiari eta langabeziari aurre egin, beraz, ez legoke txarto beste alderdi politiko bati txanda ustea. Azken finean gauzak ez ditu orain dauden baino txarrago utziko. Soluzio honek hauteskundeen aurreratzea eskatuko luke.



Politika alde batera utzita, gazteek hartu behar dituzten neurriak aipatuko ditut orain. Alde batetik, lan egin nahi ez duten gazteei langabeziako prestazioa kendu beharko litzaieke, bestetik, gazteak lan bakarra egiteko prestatu ordez, lan bat baino gehiago egiteko prestatuak izan beharko lirateke.



Goi mailako jendeak kobratzen duena, gainontzekoak kobratzen dutenarekin parekatzea izan daiteke azken irtenbidea. Lehen esan bezala, errege, politiko eta horrelakoak, guk ordaintzen ditugun zergak ordaintzera bultzaraztea, ikus dezaten jendeak bizitza aurrera ateratzeko asko sufritu behar izaten duela.


Hortaz, guzti honetatik ondori bat atera behar izango banu, gobernu eta gazteen parte hartzerik gabe ez dagoela langabeziatik eta krisialditik irteteko modurik esango nuke.

18 oct 2011

SHALIT SOLDADUAREN HISTORIOA



SHALIT

2006ko ekainaren 25ean bahitu zuten Israeldar armadako soldadua da Shalit. Hamaseko Azedin al Kasem Brigadek Gazatik gertu dagoen base bat erasotu eta euren preso hartu zuten, palestinar presoen askapena negoziatu ahal izateko bere truke.


 NEGOZIAKETA

Urteotan Hamas eta Israelek Egipto izan duten bien arteko bitartekari, baina askatu beharreko preso palestinarren zifrak desadostasun asko ekarri izan ditu. Gainera, Israelek kondizio batekin askatu nahi zituen presoak, askatu ondoren erbesteratuak baziren bakarrik, horrek akordioak asko mindu zituen. 

Ondorengo pausua, Hamasek hilketaz leporatutako 400 preso askatzeko eskatzea izan zen eta Israeldar Gobernuak ez zuen onartu. Horrez gain, askatutakoak Gazako Zerrendara bidaltzea eskatzen zuen, beraien jaioterritik kanporatzea.

Ezin izan dute 5 urtean akordio batera heldu, Hamasek Israeli leporatzen dio atzerapena eta Israelek Hamasi. 2009ko Abenduan izan zuten hurrengo topaketa, non Hamasek, emakumeak eta beste mila preso askatzea eskatu zuen.

Azkenerako, Hamas mugimendu islamiarrak eta Israelek, preso palestinarrak eta Guilad Shalit soldadua trukatzea erabaki dute, trukaketa hori 1027 presoren truke egin dute. Preso horien artean, Marwan Barguti dago, batzuen ustez urte batzuk barru Palestinako presidente izango dena.


GAUR EGUN

Shalitek Egipziar komunikabide bati esan dioenez, egunen baten aske izateko esperantza ez zuen momentu latzenean ere galdu. Shalit laster itzuliko da etxera, esku onetan dago jada, sano eta indarrez beterik.

 BIDEOA