Mostrando entradas con la etiqueta TEKNOLOGIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta TEKNOLOGIA. Mostrar todas las entradas

23 feb 2012

NOLO FUNTZIONATZEN DUTE MOBILEK ??

Mobila gure artean ezaguna den sakelako komunikagailua dela esan dezket, tarkeko inolako kable gabe hitz egiteko balio duena. Gizarte globalizatu hontan derrigorra bihurtu dela dirudi segapotoen erabilera eta gero eta sofistikatuagoak ateratzen dituzte, komunikatzeko funtzioaz gain beste mila funtzio izaten dituzte. Baina jende askok ez daki nola funtzionatzen duten eta hori azaltzen saiatuko naiz ahal dudan neurrian.



Zure mugikorretik lagun bati dei bat egiten diozunean, irrati uhinak emititzen ditu mobilak. Uhin hauek mobiletik gertuen dagoen geltoki baseko antenak jasoko ditu. Baseak uhin horiek jaso ondoren konmutadorera bidaltzen ditu. Konmutadoreak dei motaren arabera beste geltoki base batera edo fijoen sarera bidaliko du deia. Hortik lagunaren edo deitu diozunaren mobilera joango da mezua, zure ahotsa. Horrela esanda prosezu astun bat dirudi denbora asko behar duena burutzeko, baina guztiz kontrakoa segundu bakarrean egiten da guztio hori, oso sistema arina da.



Kontuan hartu behar izaten da base hauen kokalekua, ezin dira edozein zulotan kokatu. Mendietan edo eraikinen teilatuetan kokatuak egoten dira sarri askotan, ofizinak izaten dituzte geltoki base txikiak telatuetan. Zonalde estrategiko horiei “celula” deritze. Beraz basea ondo kokatuta egoteak irrati-frekuentzia beste “celulek” erabil dezatela baimentzen du. Horrekin batera sareak dei kopuru handiago izan dezala onartzen du. Gainera leku egokian kokatuta egonez gero potentzia gutxiagorekin funtziona dezake eta ez du beste baseekin interferentziarik izaten.

4 oct 2011

Generadore elektrikoak

Zentral batean elektrizitatea sortzeko beharrezkoa da pare bat kontzeptu ulertzea.

Elektrizitatea eta magnetismoa. Korronte elektriko batek, eremu magnetiko bat sor dezake, begira bestela Sturgeon edo Henry-ren elektroimana.

Bigarren gauza, eremu-magnetiko batek korronte elektrikoa sor dezakeela jakitea da (Faradayen esperimentua eta Faradayen legea).

Badakigu funtzezkoa, orain elektrizitatea nola sortu azalduko dut. Hasteko bobina bat behar dugu, bobina horren inguruan, bera kiribiltzen duen kable bat bobinaren inguruan. Bobinako kableari fluxu magnetikoa aldatu behar zaio, hau da, Ipar-poloa eta Hego-poloa lekuz aldatu, etengabeko leku aldaketa sortuz. Horrela korronte induzitua sortzen da. Baina horretarako hainbat modu daude, adibidez, bobinaren alde bakoitzean iman bana jarriz, kontrako poloak elkarri begira daudela, orduan bobina giratu eta etengabeko fluxu aldaketa gertatzen da.

Bobinaren inguruan kableak zenbat eta bira gehiago eman, zenbat eta korronte handiagoa izango du eta bobinak zenbat  eta bira gehiago eman denbora gutxian, korronte gehiago. Zuzenki proportzionalak dira.
Buelta bikoitza-korronte doblea                           Abiadura bikoitza-korronte bikoitza

Baina noski, zentral zerbaitek biratu behar izaten du bobina, zentral eolikoetan haizeak, zentral hidraulikoetan urak, zentral nuklearretan uraneo atomoaren indarra eta ura...

Zentral elektrikoetan energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen dute. Energia zinetikoa mugimenduak sortzen duen energia dela esan daiteke, bobinen biren energia. Energia hori lehen esan bezala,  korronte induzitua bihurtzen du. Hasieran korronte hori alternoa da, alternoki giratzen baita, Iparra alde batera eta Hegoa bestera. Hori norantza konstantean mugitzen den korronte elektrikoa bihurutu behar da. Amaitzeko energia hori gorde egin behar da.


FARADAY BIOGRAFIA

 FARADAY








Britainiar fisikaria, Surreyn, Inglaterran, jaioa 1791. urteko irailean.  Bere aita ere gizon garrantzitsua izandakoa da, James Faraday, hain zuzen ere, Newington, Londres ingurukoa.

Eskola arloari buruz, ez zuen aukera handirik izan ikasketak egiteko, lanean hasi beharrean zegoen 13-14 urte inguru zituela eta Londreseko azaleztatzaile batekin langitza ikasten hasi zen. Bertan eman zituen 7 urteetan murgildu zen liburuen mundura, zientziari buruz asko irakurri omen zuen, asko atsegin omen zuen. Honek ekarri zion elektrizitateari buruzko izan zuen griña, denboraldi horregatik ez balitz izango ez lukeen ezer egingo. Elektrizitatearekin zerikusia zuten esperimentu eta frogaketa asko egin zituen, zientziarako griña betirako piztu zitzaiolarik. Beste batzuen artean, elektrolisiaren lege kuantitatiboak ezarri  eta eremu magnetikoen aldaketen ondoriozko korronte elektrikoen lorpenaren aurkikuntza eta honen aplikazio garrantzitsuak ikusi zituen.

Nahiz eta harraroa izan ez zekien asko matematikaz, halan eta guztik, grafikoak egiteko trebezia handia erakutsi zuen.