4 oct 2011

Generadore elektrikoak

Zentral batean elektrizitatea sortzeko beharrezkoa da pare bat kontzeptu ulertzea.

Elektrizitatea eta magnetismoa. Korronte elektriko batek, eremu magnetiko bat sor dezake, begira bestela Sturgeon edo Henry-ren elektroimana.

Bigarren gauza, eremu-magnetiko batek korronte elektrikoa sor dezakeela jakitea da (Faradayen esperimentua eta Faradayen legea).

Badakigu funtzezkoa, orain elektrizitatea nola sortu azalduko dut. Hasteko bobina bat behar dugu, bobina horren inguruan, bera kiribiltzen duen kable bat bobinaren inguruan. Bobinako kableari fluxu magnetikoa aldatu behar zaio, hau da, Ipar-poloa eta Hego-poloa lekuz aldatu, etengabeko leku aldaketa sortuz. Horrela korronte induzitua sortzen da. Baina horretarako hainbat modu daude, adibidez, bobinaren alde bakoitzean iman bana jarriz, kontrako poloak elkarri begira daudela, orduan bobina giratu eta etengabeko fluxu aldaketa gertatzen da.

Bobinaren inguruan kableak zenbat eta bira gehiago eman, zenbat eta korronte handiagoa izango du eta bobinak zenbat  eta bira gehiago eman denbora gutxian, korronte gehiago. Zuzenki proportzionalak dira.
Buelta bikoitza-korronte doblea                           Abiadura bikoitza-korronte bikoitza

Baina noski, zentral zerbaitek biratu behar izaten du bobina, zentral eolikoetan haizeak, zentral hidraulikoetan urak, zentral nuklearretan uraneo atomoaren indarra eta ura...

Zentral elektrikoetan energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen dute. Energia zinetikoa mugimenduak sortzen duen energia dela esan daiteke, bobinen biren energia. Energia hori lehen esan bezala,  korronte induzitua bihurtzen du. Hasieran korronte hori alternoa da, alternoki giratzen baita, Iparra alde batera eta Hegoa bestera. Hori norantza konstantean mugitzen den korronte elektrikoa bihurutu behar da. Amaitzeko energia hori gorde egin behar da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario