SHALIT
2006ko ekainaren 25ean bahitu zuten Israeldar armadako soldadua da Shalit. Hamaseko Azedin al Kasem Brigadek Gazatik gertu dagoen base bat erasotu eta euren preso hartu zuten, palestinar presoen askapena negoziatu ahal izateko bere truke.
NEGOZIAKETA
Urteotan Hamas eta Israelek Egipto izan duten bien arteko bitartekari, baina askatu beharreko preso palestinarren zifrak desadostasun asko ekarri izan ditu. Gainera, Israelek kondizio batekin askatu nahi zituen presoak, askatu ondoren erbesteratuak baziren bakarrik, horrek akordioak asko mindu zituen.
Ondorengo pausua, Hamasek hilketaz leporatutako 400 preso askatzeko eskatzea izan zen eta Israeldar Gobernuak ez zuen onartu. Horrez gain, askatutakoak Gazako Zerrendara bidaltzea eskatzen zuen, beraien jaioterritik kanporatzea.
Ezin izan dute 5 urtean akordio batera heldu, Hamasek Israeli leporatzen dio atzerapena eta Israelek Hamasi. 2009ko Abenduan izan zuten hurrengo topaketa, non Hamasek, emakumeak eta beste mila preso askatzea eskatu zuen.
Azkenerako, Hamas mugimendu islamiarrak eta Israelek, preso palestinarrak eta Guilad Shalit soldadua trukatzea erabaki dute, trukaketa hori 1027 presoren truke egin dute. Preso horien artean, Marwan Barguti dago, batzuen ustez urte batzuk barru Palestinako presidente izango dena.
GAUR EGUN
Shalitek Egipziar komunikabide bati esan dioenez, egunen baten aske izateko esperantza ez zuen momentu latzenean ere galdu. Shalit laster itzuliko da etxera, esku onetan dago jada, sano eta indarrez beterik.
BIDEOA
No hay comentarios:
Publicar un comentario