Mostrando entradas con la etiqueta ZIENTZIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ZIENTZIA. Mostrar todas las entradas

20 mar 2012

URTAROAK

Udaberria
Astronomiaren arabera udaberriko ekinozioarekin (lurraren ardatza eta lurraren eta eguzkiaren zentroak batzen dituen lerroa elkarzuta direnean) batera hasten da udaberria, hau da, Ipar hemisferioan martxoaren 20 eta 21 egunen artean eta Hego hemisferioan irailaren 22 eta 23 egunen artean. Neguako egun laburrak luzatzen hasten dira eta gauak laburtzen.



Uda
Udako solstizioan (abenduaren 21ean australean eta ekainaren 21ean gurean) hasten da eta egunak luzeak eta gau laburrak izaten dira.



Udazkena
Udazkeneko ekinozioarekin hasten da, lehengo antzera, martxoak 20-21ean Hego hemisferioan eta iralak 22-23an Ipar hemisferioan). Udako egun luzeak laburtzen hasten dira.



Negua
Neguko solstizioarekin (eguzkiaren izpiek lurrarekiko elkartzut iparraldeenen jotzen duten eguna) batera hasten da. Ipar hemisferioan abenduaren 23an izaten da eta egun laburrak eta gau luzeak izaten ditu urtaro hotz honek.


HONA HEMEN DENA HOBETO ULERTZEN LAGUNDUKO DIZUN IRUDI BAT EDO BESTE:






23 feb 2012

NOLO FUNTZIONATZEN DUTE MOBILEK ??

Mobila gure artean ezaguna den sakelako komunikagailua dela esan dezket, tarkeko inolako kable gabe hitz egiteko balio duena. Gizarte globalizatu hontan derrigorra bihurtu dela dirudi segapotoen erabilera eta gero eta sofistikatuagoak ateratzen dituzte, komunikatzeko funtzioaz gain beste mila funtzio izaten dituzte. Baina jende askok ez daki nola funtzionatzen duten eta hori azaltzen saiatuko naiz ahal dudan neurrian.



Zure mugikorretik lagun bati dei bat egiten diozunean, irrati uhinak emititzen ditu mobilak. Uhin hauek mobiletik gertuen dagoen geltoki baseko antenak jasoko ditu. Baseak uhin horiek jaso ondoren konmutadorera bidaltzen ditu. Konmutadoreak dei motaren arabera beste geltoki base batera edo fijoen sarera bidaliko du deia. Hortik lagunaren edo deitu diozunaren mobilera joango da mezua, zure ahotsa. Horrela esanda prosezu astun bat dirudi denbora asko behar duena burutzeko, baina guztiz kontrakoa segundu bakarrean egiten da guztio hori, oso sistema arina da.



Kontuan hartu behar izaten da base hauen kokalekua, ezin dira edozein zulotan kokatu. Mendietan edo eraikinen teilatuetan kokatuak egoten dira sarri askotan, ofizinak izaten dituzte geltoki base txikiak telatuetan. Zonalde estrategiko horiei “celula” deritze. Beraz basea ondo kokatuta egoteak irrati-frekuentzia beste “celulek” erabil dezatela baimentzen du. Horrekin batera sareak dei kopuru handiago izan dezala onartzen du. Gainera leku egokian kokatuta egonez gero potentzia gutxiagorekin funtziona dezake eta ez du beste baseekin interferentziarik izaten.

16 feb 2012

NOLA EGIN XABOIA

Xaboia lortzea sintesis kimiko zaharrenetarikoa da, erromatarrek eta erromatarrek erabiltzen zuten jada ahuntz sebo eta errautzak urarekin nahastean ateratako pasta, potasa deitzen zioten.


Xaboi bat kate luzeko gatz azido koipetsuen arteko nahasketa da. Aldaketak jaso ditzake hala ere bere konpozizioan.



Gaztelako xaboia oliben olioarekin egiten dena da esaterako, baina alkohola, garden bihurtzeko; perfumeak; koloragarriak... gehitu ditzakegu gure helburuen araberako pastila lortzeko.

Xaboia egiteko behar diren osagaiak:
Ontzi bat
koilara bat
Egurrezko kaxa bat
250ml olio
250ml ur
42g “sosa cáustica” deritzon materiala

Hasteko ontzira sosa hori eta ura bota beharko ditugu erreakzioa gerta dadin. Kontuz erre gabe!

Ondoren, olioa gehitzen joango gara aurreko nahasteari pixkanaka-pixkanaka eta ordu batez gutxienez nahastu. Pasta zurixka bat agertzen denean gure helburua beterik izango dugu. Gehiago zuritzea nahi izanez gero añil txorrotada bat bota.

Batzutan ez da pasta hori gogortzen, likido gelditzen da, xaboia ebakita dago. Horrelakoetan beste ontzi batera bota eta sutan berotu gogortu dadin.

Gelditzen zaizun materiala egurrezko kaxan sartu ura galdu dezan denborarekin. Aste bat barru labanarekin moztu dezakezu zure xaboi berria.

Ez ahaztu momentuoro eskuak garbitzea, oso harriskutsua baita azalarentzat!

Hona hemen jaboia nola egin bideo bat:

8 nov 2011

ARISTOTELE

 ARISTOTELE (Aristoteles)








 Aristotele, denoi ezaguna egiten zaigun filosofo grekoa da. Ondorengo Alexandro ospetsuaren irakasle ere izan zen eta berak fundatu zuen Atenasko Lizeoa edo eskola peripatetikoa. Etika, fisika, biologia, logika, politika eta metafisikari buruzko lan handian egin zituen, adibidez, logika formala asmatu zuen. K.a.384. urtean jaio zen Grezia zaharrean, Estagira herrian, eta K.a.322. urtean hil Eubea izeneko irlan.

K.a. 367. urtean aita hil zitzaion, berak 17 urte zituela. Ondorioz, bere tutoreak Atenasera bidali zuen zentro intelektual batera Platonen akademian ikas zezan.

K.a. 347. urtean, Platon hil zenean, Atenasetik ihes egin zuen helburu berrien bila.

K.a. 343. urtean Filipo II, Mazedoniako erregeak bere 13urteko semearen tutore izateko deitu zion, geroago Alejandro Majno izango zenaren tutore izateko.

K.a. 335. urtean berriro Atenasera itzuli eta eskola propio ireki zuen, lehen aipatu dudan lizeo famatu hori.

K.a. 323. urtean Atenas utzi behar izan zuen filosofiari kontra ez egitearren eta Eubea irlara joan zen. Urte bat ondoren, bertan hil zen kausa naturalengatik.

 Aportazio asko egin dizkigu, baina guzti horien barruan garrantzitsuenak generazio espontaneoaren teoria, ez tradizioaren metodoa, nozioaren mailak, substantzia, potentzia... Bere ideiak garai haietan gauza handiak ziren arren, gaur egun denok ezagutzen ditugun gauza arruntak bezain garrantzitsuak dira, ez baikenuen horrenbeste aurreratuko bere ekarpenengatik ez balitz izango.

HONA EMEN INFORMAZIO GEHIAGO (euskaraz eta gazteleraz):

http://eu.wikipedia.org/wiki/Aristoteles
http://www.biografiasyvidas.com/monografia/aristoteles/
http://es.wikipedia.org/wiki/Arist%C3%B3teles

27 oct 2011

S.I. NAZIOARTEKO UNITATE SISTEMA

Hauek dira erantzungo ditudan galderak:






 1-Noiz sortu zen? 1960

2-Oinarrizko unitateak zeintzuk diren.
  • Luzera: metro
  • Masa: kilogramo
  • Denbora: segundo
  • Korronte elektrikoaren intentsitatea: anpere
  • Tenperatura: kelvin
  • Substantzia kantitatea: mol
  • Argi intentsitatea: kandela

3-m-ren definizio ezberdinak.
  • Metroa distantziak neurtzeko Nazioarteko Sistema Internazionaleko oinarrizko unitatea.
  • 39,37 hazbeteren baliokidea gutxi gora behera.
  • Argiak segundo baten (1/299.792.458)ean hutsean ibilitako bidearen luzera.

4-Kg-ren definizioa. SI sistemako oinarrizko masa-unitatea, Parisen dagoen platino-iridiozko patroi edo ereduaren masaren baliokidea (kg). Teorikoki, ur dezimetro kubiko batek bere dentsitaterik handienean (4ºC-tan) duen masa da.

5-s-ren definizio ezberdinak.
  • Unitate-sistema gehientsuenetako denbora unitatea.
  • Zesio 133 atomoaren nukleoaren egitura superfineko bi mailen arteko erradiazioaren periodoa P izanik, 1s=9.192.631.770 P.

6-Nola sortzen dira unitate eratorriak? SI sistemaren unitate eratorriak oinarrizko unitateen biderketez, zatiketez eta berreketez osatutako unitateak dira.

7-Magnitude eratorri batzuen unitateak.
  • Indarra: newton
  • Presioa: pascal
  • Frekuentzia: hertz
  • Karga elektrikoa: coulomb
  • Fluxu magnetikoa: weber
  • Induktantzia: henry
  • Erradionuklido baten aktibitatea: becquerel
  • Argi fluxua: lumen
  • Iluminantzea: lux
  • Aktibitate katalitikoa: katal

8-Magnitude eratorri batzuen unitateak izen bereziekin.
  • Abiadura: metro segundoko- m/s 
  • Azelerazioa: metro zati segundo karratu- m/s2
  • Uhin zenbakia: metro ber minus bat- m-1
  • Masa dentsitatea: kilogramo zati metro kubiko- kg/m3
  • Abiadura angeluarra: radian segundoko- rad/s
  • Azelerazio angeluarra: radian segundoko- rad/s2

4 oct 2011

FARADAY BIOGRAFIA

 FARADAY








Britainiar fisikaria, Surreyn, Inglaterran, jaioa 1791. urteko irailean.  Bere aita ere gizon garrantzitsua izandakoa da, James Faraday, hain zuzen ere, Newington, Londres ingurukoa.

Eskola arloari buruz, ez zuen aukera handirik izan ikasketak egiteko, lanean hasi beharrean zegoen 13-14 urte inguru zituela eta Londreseko azaleztatzaile batekin langitza ikasten hasi zen. Bertan eman zituen 7 urteetan murgildu zen liburuen mundura, zientziari buruz asko irakurri omen zuen, asko atsegin omen zuen. Honek ekarri zion elektrizitateari buruzko izan zuen griña, denboraldi horregatik ez balitz izango ez lukeen ezer egingo. Elektrizitatearekin zerikusia zuten esperimentu eta frogaketa asko egin zituen, zientziarako griña betirako piztu zitzaiolarik. Beste batzuen artean, elektrolisiaren lege kuantitatiboak ezarri  eta eremu magnetikoen aldaketen ondoriozko korronte elektrikoen lorpenaren aurkikuntza eta honen aplikazio garrantzitsuak ikusi zituen.

Nahiz eta harraroa izan ez zekien asko matematikaz, halan eta guztik, grafikoak egiteko trebezia handia erakutsi zuen.