23 feb 2012

NOLO FUNTZIONATZEN DUTE MOBILEK ??

Mobila gure artean ezaguna den sakelako komunikagailua dela esan dezket, tarkeko inolako kable gabe hitz egiteko balio duena. Gizarte globalizatu hontan derrigorra bihurtu dela dirudi segapotoen erabilera eta gero eta sofistikatuagoak ateratzen dituzte, komunikatzeko funtzioaz gain beste mila funtzio izaten dituzte. Baina jende askok ez daki nola funtzionatzen duten eta hori azaltzen saiatuko naiz ahal dudan neurrian.



Zure mugikorretik lagun bati dei bat egiten diozunean, irrati uhinak emititzen ditu mobilak. Uhin hauek mobiletik gertuen dagoen geltoki baseko antenak jasoko ditu. Baseak uhin horiek jaso ondoren konmutadorera bidaltzen ditu. Konmutadoreak dei motaren arabera beste geltoki base batera edo fijoen sarera bidaliko du deia. Hortik lagunaren edo deitu diozunaren mobilera joango da mezua, zure ahotsa. Horrela esanda prosezu astun bat dirudi denbora asko behar duena burutzeko, baina guztiz kontrakoa segundu bakarrean egiten da guztio hori, oso sistema arina da.



Kontuan hartu behar izaten da base hauen kokalekua, ezin dira edozein zulotan kokatu. Mendietan edo eraikinen teilatuetan kokatuak egoten dira sarri askotan, ofizinak izaten dituzte geltoki base txikiak telatuetan. Zonalde estrategiko horiei “celula” deritze. Beraz basea ondo kokatuta egoteak irrati-frekuentzia beste “celulek” erabil dezatela baimentzen du. Horrekin batera sareak dei kopuru handiago izan dezala onartzen du. Gainera leku egokian kokatuta egonez gero potentzia gutxiagorekin funtziona dezake eta ez du beste baseekin interferentziarik izaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario