2 feb 2012

IÑAKI URDANGARIN

Denok jakingo duzuen bezala, Iñaki Urdangarin, Espainiako erregearen suhia da, bere alabetako batekin ezkonduta baitago, Cristinarekin hain zuzen ere. Bera Zumarragakoa da, Gipuzkoakoa, hala ere, ez nintzateke euskalduna dela esaten ausartuko familia bertakoa izan arren.



Orain Babel kasu famatuan (Palma Arena kasutik datorrena) sartuta omen dagoen aztertzen dabiltza eta berarekin batera, Carlos Garcia Revenega, Noos instituko diru eta erregearen alaben diru kontuak eramaten zituena ere, Iñakiren kidea. Esaten dutenez diru publikoa desbideratzen zuen, 2005 eta 2006an Illesportek eta Balear de Turismo institutuak paper batzuk sinatu zituzten Noos institutuarekin, orduan Iñakik gidatzen zuenarekin; honen bidez diru nahiko lapurtu omen zuten. 2011ko abenduaren 12an heldutako komunikatu baten bidez, Zarzuelak Iñaki agerpen ofizialetatik kanpo utzi zuen, ez baitzen erregearen etxearentzat irudi ona horrelako izkanbila potentea.

Ondoren, 2011ko abenduaren 29an Jose Castro epaileak inputatutzat hartu zuen eta 2012ko otsailaren 6an egingo zen epaiketara bidali zuen, bere onerako baldin bazen data aldatzeko baimenarekin. Bi egun geroago, epaile berberak Iñakik egindako eskakizuna onartu zuen eta epaiketa hurrengo hileko (otsaila) 25ean ospatuko da.



Honekin bukatzeko egokia litzateke nire iritzia ematea. Politikan askorik sartu gabe korapilo hau askatzen saiatuko naiz. Gaizki iruditzen zait horrelako jendeak duen postua edukita oraindik gehiago nahi izatea, hori ez da normala. Gogor zigortuak izan beharko lirateke, zeren eta azken finean "denok ditugu eskubide berberak" eta famatua izatearren ez da barkatua izan behar. Beste edonork hori egingo balu izarrak ikusiko lituzke, egin dezatela berdina pentsonaje honekin ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario