24 ene 2012

IÑAKI ZABALETA URKIOLA

Iñaki Zabaleta Urkiola 1952an jaiotako idazle, kazetari eta EHUko irakasle leitzarra da. Kazetaritza New Yorken ikasi zuen.


Iruñeako euskaltegian klaseak emandakoa, baita egin egunkariaren kazetarietako bat ere.
Egun irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Bereak dira Bertsoen ezpata (1979) eta Eskuaren fereka (1979, Xalbador saria) poesia-lburuak, 110 Street-eko geltokia (1985) eta Carloyn Meyer dantzaria (1986, Ignacio Aldecoa saria) narrazioak, eta Wilhelm von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005)saiakera, besteak beste.
Bestalde, komunikazioaren eta irrati-telebistaren inguruan egindako lanen artean, aipagarriak dira: Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia (1997), El factor humano en radio y televisión (1994), Innovaciones tecnológicas en radio y televisión (1993), Los medios de comunicación de las lenguas minorizadas en la Unión Europea (2002), eta Ikus-entzunezko informazioaren teknologia (2003), besteak beste.
LANAK:

POESIA
Bertsoaren ezpata
1979, Elkar
Eskuaren fereka
1982, Hordago

NARRAZIOA
110. Street-eko geltokia
1986, Susa
Carolyn Meyer Dantzaria
1986, Arabako Foru Aldundia

No hay comentarios:

Publicar un comentario