Testu honen helburua Athletic-eri eta bere gora-beherei buruzko nire iritzia zuei jakinaraztea da. Hasteko Athletic taldea zer edo zein den jakin gabe ez goaz inora, beraz, euskal talde txuri gorria dela esan daiteke, San Mames bere zelaia, Katedral izenarekin ezaguna. Bere ikur adirazgarriena lehoia da.
Taldea ezagutzen baldin baduzu jakingo duzu euskaldunak bakarrik dituela, euskal herritarrak. Hori esatean izan daiteke gaztea amerikarra izatea, baina gurasoak bertakoak izatea. Harrobia ere badu euskal umeek osatua (Lezama), bertan kategoria askotan jokatzen duten taldeak daude eta adin guztietakoak, alebinetatik infantiletara. Kanpotik haurrak ekartzea ez da ideia txarra, gero bertan jokalari egin daitezen. Horrela jokatu ezean ez litzatekeen besteen aurka egiteko gai izango (Bartzelona, Madril), ezta dagoen mailan mantentzeko ere.
Azken urteotan Europan jolastu izan du ligan lortutako postua dela eta. Aurten ere badabil eta hori ona da, mundu mailan ezaguna egin baitaiteke eta diru dezente poltsikoratu. Baina gauza guztien bezala badu bere alde txarra ere Europan jolasteak. Ligaz gain beste lehiaketa asko izaten dituzte eta guztietan parte hartzeak jokalarien beherakada ekar dezake, presio eta esfortzuari aurre egin ezinda. Aste batean bi partidu izan ditzakete eta normala den bezala bigarren partida horretan ez dira inondik inora aurrekoan bezain fresko egongo.
Dirua irabazteko, batetik, sarreren % x bat beraientzat izaten da, bestetik bazkideek urtero ordaintzen duten kuotatik ere zerbait jasotzen dute. Horrez gain, hauetariko asko selekzioekin ere joaten dira, esaterako espainiarrarekin eta hor ere diru pila lortzen dute. Bukatzeko taldeak propaganda ere badarama, petronorrena, hain zuzen ere.
Erreala eta Osasunarekin dituen harremanak ezin daiteke kaxkarrak direnik esan. Gainera derbietan bi taldeen arteko afizioen arteko lehia izugarri ederrak izaten dira, nahiz eta lagunak izan.
San Mames zaharra txikia dela eta, San Mames berria izeneko zelai handiago bat egiten dabiltza. Noski, baina norbaitek ordaindu behar izango du! Zati bat bazkideek ordaintzen dute, Clubak berak. Ez omen da nahiko horrekin eta Bizkaiko aldundia handiren batek ere ordaindu behar du, baina aldundiari nork ordaintzen dio? Guk, beraz, guk ordainduko dugula esan daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario