19 ene 2012
PLATON
Aristotelesen bezala, Grezia Zaharreko filosofoa ezagunetako bat izan zen Platon (K.a. 427-347, jaio eta hil Atenasen). Aristoteles handiaren maisua izandakoa, baina berak ere izan zuen maisua, Sokrates, besteak beste. Gaur egungo filosofian izan duen eragina benetan imajinaezina da, filosofia bera gabe ezer ez dela esaterarte hel naiteke. Solasaldiak deitzen den bilduman batzen dira bere lan nagusiak.
Platonen bizitzari buruz ezer gutxi dakigu egun eta ezagutzen dugun informazio fidagarriena berak idatzitakoa da. Familia aristokrata baten jaiotako gizona, bere aita Ariston zen eta ama Periktione. Karmides 30 tiranoak taldekoa zen eta Atenasko demokrazia kolokan jartzea lortu zuten.
K.a.399. urtean Sokrates hiltzera kondenatu eta bere ikasleen kontrako kanpaina zabaldu zen eta alde egin behar izan zuen.
Esaten dutenez, K.a.387. urtean Sizilian egon zen eta bertako erregearen generalarekin harreman handiak izan. Baina bere ideia politikoak ezin izan zituen garatu laster galdu baitzuen hauen konfiantza.
K.a.385. urtean berriz itzuli zen Atenasera eta Akademia zabaldu.
K.a.367. urtearen inguruan Siziliara itzuli zen errege berriari bere politika erakutsi nahian (atxilotu egin zuten).
Atenasera bueltatu eta Dionekin 4 urtez egin zuen lan bere akademian.
K.a. 361. urtean Siziliara joan ziren, sorte gabe oraingoan ere eta Platon atxilotu eta Dion hil egin zuten Sizilia menderatzeko egindako saiakeran. Bizitzako azken 13 urtean bere eskolan pasa zituen.
Bi galderak osatuta zegoen gizon honen filosofiaren ardatza:
1-Zer da errealitatea?
2-Nola ezagutu daiteke errealitatea?
Tipoaren lanak nahiko osorik heldu dira gureganaino, 36 solasaldi eta 7 lan. Solasaldi horiek 5 sailetan banatuta daude: lehen solasaldiak (Apologia, Karmides), lehen-ertain transizio-solasaldiak (Kratilo, Menon), ertain solasaldiak (Fedon, Oturuntza), ertain-azken transizio-solasaldiak (Feedro, Parmenides) eta azken solasaldiak (Sofista, Politikaria).
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario