Mostrando entradas con la etiqueta KIROLA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KIROLA. Mostrar todas las entradas

22 may 2012

ESPERANZA AGUIRREK KOPAKO FINALEAN ERESERKIARI BURUZ ESANDAKOA

Azken egunotan Esperanza Aguirre emakumeak botatakoa itzela izan da. Maiatzaren 25ean Athleticek eta Bartzelonak jokatuko duen Kopako finalean, espainaren ereserkia entzuten den bitartean jendeak txistu eginez gero, finala ateak itxita jokatuko dela dio. Duela hiru urte jokatu zen finalean ere berdina gertatu zela denok dakigu, hala ere, normala den bezala, hari egindako denuntzia bertan bera utzi zuen Audientzia Nazionalak. Honek sekulako eztabaida  sortu du euskaldun eta katalanen, artean ez baikara espainolak sentitzen, ez baitugu beraien ereserkia sentitzen (ezta frantzesak ere). Normala iruditzen al zaizue XXI.mendean horrelakorik gertatzea? Non da adierazpen askatasuna?



Galdera horiek erantzun erraza dute, beste nonbaiten egongo da adierazpen askatasuna, hemen ez dago eta. Bestalde, aipatu beharra dut emakume honek espainiar estatuaren defizitarekin izandako hanka sartzea nolabait estaltzeko egin duela jokaldi hau. Espainiar defizita benetan denaren erdia dela esan zuten, baina hori horrela ez dela onartu behar izan dute ondoren. Horren ondorio da egunotan esandakoa. Beraz, nire iritzia nahiko argi dagoela uste dut, politikoak gezurrak darabiltzate esku artean egien ordez. Gainera gezur horiek estaltzeko horren gauza grabeak erabiltzea ez zait batere ondo iruditzen, guk besteak onartzea nahi baldin badute, gu onartzen hasi behar direlako.


10 may 2012

ATHLETIC VS UEFA


Gaur eguneko Europa liga, lehengo UEFA, Europar Batasuneko futbol asoziazioek europar taldeentzat sortutako txapelketa da. 1971.urtean ospatu zen lehenengo aldiz, copa de la UEFA izenarekin. Izen honekin ezagutzen izan da 2008/09 denboraldirarte. Denok dakigu aurten, 2011/12 denboraldian Athletic, gure taldea, finalera iritsi dela. Hala ere ez da talde honek finala jokatzen duen lehen urtea, 1977.urtean ere finala joakatutakoa da Juventusen aurka. Galdu egin zuen tamalez, ea aurten zorte hobea duen talde zuri-gorri gazteak.



Hau izan zen taldearen hamaikakoa etxetik kanpora jolastu zuenean (Juventusen etxean jolastu zuenean): Jose Angel Iribar, Jose Ignacio Oñaederra, Javier Escalza, Andoni Goikoetxea, Agustin Guisasola, Angel Maria Villar, Javier Irureta, Jose Angel Rojo, Jose Ignacio Churruca, Dani eta Txetxu Rojo.
Zelaia: Comunale, Torino.
Managerra: Koldo Agirre.
1-0 ekoa izan zen partidaren emaitza. Tardellik sartu zuen gola 15. minutuan.

Athletic-ek etxean ateratako hamaikakoa: Jose Angel Iribar, Jose Maria Lasa, Agustin Guisasola, Jose Ramon Alexanko, Javier Escalza, Angel Maria Villar, Jose Ignacio Churruca, Javier Irureta, Jose Maria Amorrortu, Dani eta Txetxu Rojo.
Zelaia: San Mames, futbolaren Katedrala.
2-1 emaitzarekin amaitu zen partida, ondorioz, kopa Juventusek eraman zuen Italiara etxetik kanpo sartuako golei esker. Gure taldearen golak Churrucak(11.min) eta Carlosek(aldatu ondoren,78.min) sartu zituzten, Italiarrena Bettegak 7. minutuan.
Managerra: Koldo Agirre.

Hona hemen final hartako partidetako emaitzen taulak:

HASIERAKO BI RONDAK






AZKEN PARTIDAK

 

Hona hemen final haren bideo laburtxo bat:


 

8 mar 2012

DONE JAKUE BIDEA (camino francés)

Done Jakue Bidea Europako erromesek Santiago Compostelara iristeko egiten duten bidea da. Oinez, bizikletaz, autoz... egin daiteke, nik ordea bizikletaz egiteko bidai bat prestatuko dizuet.
Santiago Bidea bizikletaz egitea izan daitekeen esperientzia politenetako bat da eta gaur egun askok egiten dute, txirrindulari nahiz “peregrino” edo erromesek.

Portugaldarren bidea egingo dugu gaurko honetan (Galizia).


1-Sant Jean Pied de Port-Zubiri (52km)
Lo egiteko albergeak San Jean de Porten Frantzian edo Espinal Nafarroan
Telefonoa: 948 76 02 00
Bazkaldu: La Borda- Restaurante-Panaderia




2-Zubiri-Puente la Reina (60km)
Albergea Puente la Reinan bertan aurki dezakezu.
Telefonoa: 948 34 10 17
Bazkaldu: Beti- Onak




3-Puente la Reina-Logroño (78km)
Alberge camping la playa (Logroño)
Telefonoa: 941 252 253-941 258 661
Janaria: Hostal/Bar/Restaurante -Ezequiel



 4-Logroño- Vilora de Rioja (94km)
Refugio Acacio&Orietta izan daiteke deskantzatzeko leku egokia
Bidean zehar: Bar-Restaurante Puente



5-Vilora de Rioja-Hontana (92,5km)
Albergea Santa Brigida
Telefonoa: 609 164 697
Jateko bertan jan dezakegu eta motxilan eraman zerbait aurrez jateko



6-Hontas-Ledigo (83km)
Camping de Castrojeriz
Telefono: 947 377 255
Jana: Asador el Doblon (Carrion de los Condes)



7-Ledigos-León (75km)
Bidea ez da luzea eta tartean zerbait janez gero erraz irits gaitezke Leonera, bertan ez dugu arazorik izango Albergue edo jatetxarik aurkitzeko.



8-León-Trabadelo (145km)
La Barbacanan jan dezakegu egun guztiko bidaia baita (Santa Colomba de Sornoza).
Albergue de Tradabelo
Telefonoa :647 635 831



9-Tradabelo-San Memede de Camino (70km)
San Cristovo do Realen jan dezakegu taberna bakarra dauka eta.
Alberge Paloma y leña
kontaktuan jartzeko: 982 53 32 48


 10-San Memede de Camino-Melide (73km)
Bi herri hauen artean zerbait jateko Palas de Reien geldi gaitezke, (Casa el Curro, Ourense kalean).
Meliden bertan egin dezakegu lo, bertako albergean.
Telefonoa: 660 396 822


10 ene 2012

ATHLETIC

Testu honen helburua Athletic-eri eta bere gora-beherei buruzko nire iritzia zuei jakinaraztea da. Hasteko Athletic taldea zer edo zein den jakin gabe ez goaz inora, beraz, euskal talde txuri gorria dela esan daiteke, San Mames bere zelaia, Katedral izenarekin ezaguna. Bere ikur adirazgarriena lehoia da.



Taldea ezagutzen baldin baduzu jakingo duzu euskaldunak bakarrik dituela, euskal herritarrak. Hori esatean izan daiteke gaztea amerikarra izatea, baina gurasoak bertakoak izatea. Harrobia ere badu euskal umeek osatua (Lezama), bertan kategoria askotan jokatzen duten taldeak daude eta adin guztietakoak, alebinetatik infantiletara. Kanpotik haurrak ekartzea ez da ideia txarra, gero bertan jokalari egin daitezen. Horrela jokatu ezean ez litzatekeen besteen aurka egiteko gai izango (Bartzelona, Madril), ezta dagoen mailan mantentzeko ere.

Azken urteotan Europan jolastu izan du ligan lortutako postua dela eta. Aurten ere badabil eta hori ona da, mundu mailan ezaguna egin baitaiteke eta diru dezente poltsikoratu. Baina gauza guztien bezala badu bere alde txarra ere Europan jolasteak. Ligaz gain beste lehiaketa asko izaten dituzte eta guztietan parte hartzeak jokalarien beherakada ekar dezake, presio eta esfortzuari aurre egin ezinda. Aste batean bi partidu izan ditzakete eta normala den bezala bigarren partida horretan ez dira inondik inora aurrekoan bezain fresko egongo.


Dirua irabazteko, batetik, sarreren % x bat beraientzat izaten da, bestetik bazkideek urtero ordaintzen duten kuotatik ere zerbait jasotzen dute. Horrez gain, hauetariko asko selekzioekin ere joaten dira, esaterako espainiarrarekin eta hor ere diru pila lortzen dute. Bukatzeko taldeak propaganda ere badarama, petronorrena, hain zuzen ere.

Erreala eta Osasunarekin dituen harremanak ezin daiteke kaxkarrak direnik esan. Gainera derbietan bi taldeen arteko afizioen arteko lehia izugarri ederrak izaten dira, nahiz eta lagunak izan.



San Mames zaharra txikia dela eta, San Mames berria izeneko zelai handiago bat egiten dabiltza. Noski, baina norbaitek ordaindu behar izango du! Zati bat bazkideek ordaintzen dute, Clubak berak. Ez omen da nahiko horrekin eta Bizkaiko aldundia handiren batek ere ordaindu behar du, baina aldundiari nork ordaintzen dio? Guk, beraz, guk ordainduko dugula esan daiteke. 


17 nov 2011

BIZIKLETA MOTAK



Hasteko garrantzitsua litzake, bizikleta bat zer den azaltzea.
Bizikleta: Diametrobereko bi gurpileko ibilgailua, katea bati akoplatua dagoen pedal-sistema batek atzeko gurpilari eragiten dionekoa.
Orain bizikleta motak ezagunenak azaltzeko moduan gaude, badakigu bizikleta bat zer den eta.

Etxeko bizikleta
Etxeko biziketa, gazteleraz bicileta doméstica edo estática deitua, gaur egun ezagutzen den bizikleta mota famatuenetarikoa da. Horreakoak izaten dira gimnasio eta horrelakoetan egoten direnak. Hitzak berak adierazten digu nolakoa den, tokitik mugitu gabe egin dezakegu kirola, estatiko gaudela. Gurpilik ez dute izaten, bestela beste bizikleten antza dute. Martxa ezberdinak izaten dituzte egin nahi dugun kirolaren arabera erregulatzeko edo dugun mailaren arabera erregulatzeko.


 Mendiko bizikleta
Errepidetik kanpo, mendian ibiltzeko espezializatua den bizikletei deritze, BTT izenaz era ezagunak. Hauen ezaugarri naguisiena zabiltzan terrenoari gogorrago eusten dion material eta elementuz eginak egoten direla da, eta batez ere gehienetan izaten duten suspensio sistema konplexua. Kubiertei dagokienez, askoz ere lodiagoak izaten dira, eta lur motari ondo heltzeko tako sakonak izaten dituzte, honek askoz trakzio hobea izatera baimentzen ditu. Gurpilen diametroa ere ez da txikia izaten, 24-29 pulgada tartekoak izan daiteke, gehienek 26 pulgada dituzten arren.


Lasterketa bizikleta
Lasterketa bizikletak errepide eta pistako txirrindularitzarako bizikleta azkarrak dira. Bere diseinua abiadura handia hartzeko diseinatuta dago, forma bitxiak izaten dituzte, batez ere eskulekuan, beherantza irtetzen den adar kurbatu bat izaten du bi aldeetan. Forma horiek txirrindulariak postura aerodinamikoak izateko eginak daude, haizeaz ez geldiarazteko esaterako. Mota honen barruan azpimultzoak aurki ditzakegu:
  • Errepideko bizikleta
  • Ziklokros bizikleta
  • Pista bizikleta
  • Triatloi bizikleta
  • Erlojuz kontrako biziklea
  • Criterium bizikleta




Turismo bizikleta
Txirrindulariaren erosotasunerako, bidaia luzeetarako eta karga astunak garraiatzeko prestatutako bizikletak izaten dira. Normalean atzekaldean motxilak edota maletak eramaten ditu, beraz estabilitate handia izaten dute eta oso arinak izaten dira. Mendiko bizikletaren eta errepidekoaren arteko nahasketa erosoa da. Adibide bat jartzeko, turismo bizikletak izaten dira Santiago bidea egiteko erabiltzen direnak.



Tolestu daitezkeen bizikletak
Izenak dioen moduan, erabili ostean kotxea... sartu nahi izanez gero erditik tolestu eta txiki-txikiak bihurtzen diren bizikletak dira, edozein iskinatan utzirik ere ez dute ezpazio handirik okupatzen. Ondorioz, edozein etxe edo lantegitan gorde daiteke, baita itsasontzi, hegazkin edo garraio publiko bidez garraiatu.1970. urtean modan egon ziren umeen artean, badirudi gaur egun ere gero eta gehiago ikusten direla, batez ere mediterraneo kostan. Ez dira bizikleta oso onak material eta formei dagokionez, baina duten erosotasuna ezin daiteke gainditu.

Hauek izan dira guri ezagunenak egiten zaizkigun bizikletak (ezagunenak), baina horrek ez du esan nahi ez daudenik mota gehiago. Adibidez, behar berezidun pertsonentzakoak, erremolke bizikleta, trizikloa, bi pertsonako bizikleta (tándem), BMX...

Hona hemen bideo guapo bat: