Gaur
eguneko Europa liga, lehengo UEFA, Europar Batasuneko futbol
asoziazioek europar taldeentzat sortutako txapelketa da. 1971.urtean
ospatu zen lehenengo aldiz, copa de la UEFA izenarekin. Izen honekin
ezagutzen izan da 2008/09 denboraldirarte. Denok dakigu aurten,
2011/12 denboraldian Athletic, gure taldea, finalera iritsi dela.
Hala ere ez da talde honek finala jokatzen duen lehen urtea,
1977.urtean ere finala joakatutakoa da Juventusen aurka. Galdu egin
zuen tamalez, ea aurten zorte hobea duen talde zuri-gorri gazteak.
Hau
izan zen taldearen hamaikakoa etxetik kanpora jolastu zuenean
(Juventusen etxean jolastu zuenean): Jose Angel Iribar, Jose Ignacio
Oñaederra, Javier Escalza, Andoni Goikoetxea, Agustin Guisasola,
Angel Maria Villar, Javier Irureta, Jose Angel Rojo, Jose Ignacio
Churruca, Dani eta Txetxu Rojo.
Zelaia:
Comunale, Torino.
Managerra:
Koldo Agirre.
1-0
ekoa izan zen partidaren emaitza. Tardellik sartu zuen gola 15.
minutuan.
Athletic-ek
etxean ateratako hamaikakoa: Jose Angel Iribar, Jose Maria Lasa,
Agustin Guisasola, Jose Ramon Alexanko, Javier Escalza, Angel Maria
Villar, Jose Ignacio Churruca, Javier Irureta, Jose Maria Amorrortu,
Dani eta Txetxu Rojo.
Zelaia:
San Mames, futbolaren Katedrala.
2-1
emaitzarekin amaitu zen partida, ondorioz, kopa Juventusek eraman
zuen Italiara etxetik kanpo sartuako golei esker. Gure taldearen
golak Churrucak(11.min) eta Carlosek(aldatu ondoren,78.min) sartu
zituzten, Italiarrena Bettegak 7. minutuan.
Managerra:
Koldo Agirre.
Hona hemen final hartako partidetako emaitzen taulak:
HASIERAKO BI RONDAK
AZKEN PARTIDAK
Hona hemen final haren bideo laburtxo bat:
No hay comentarios:
Publicar un comentario