HIZKUNTZA: gaztelania
MOTA: abenturazkoa
ARGITALPEN DATA: 2002
ORRIALDE KOPURUA: 315
ESTATUA: Chile
LABURPENA
Alex kaliforniar gazte bat da, bere
amak duen gaixotasuna dela eta (minbizia) bere amonarekin Amazoniara
joan behar du espedizio baten.
Bertan Nadia izeneko neskatila baten
lagun handia egingo da, piztiak zer? Nor? Diren ikasiko dute “tribu
de la neblina” izeneko indigena taldearekin. Alex gizon bihurtuko
da eta Nadiak ikusezin bihurtzeko teknika ikasiko du besteak beste.
Bi gazteek indigena horien hilketa
saieztuko dute beste norbaiten laguntzarekin. Bukaeran gauza asko
ikasi ondoren, tribu honi laguntzeko diamantez beterik eta Alexen
amarentzat gaztetasunaren ura lorturik itzultzen dira.
Bukaera ez du oso zehatz uzten.
Jarraipen baterako prestatutakoa da.
IRITZIA
Gazteentzako nobela polita iruditu
zait. Errealitatea eta fikzioa nahasten ditu nahasketa zoragarri eta
misteriotsu bat sortuz. Honek bizitasun handia ematen dio istorioari
fikzioa eta errealitatea sarritan elkarrekin erlazionatuta daudelako,
hau da, hemen fikzioz kontatzen duena, errealitatean gertatzen den
zerbait da. Gainera, amaiera ez zehazteak hurrengo liburua
irakurtzera bultzarazten zaitu. Natura zaleei ere gomendatuko nieke,
naturarengatik egiten den lana eta bertan aske bizi den gendea
laguntzeko egiten diren ahaleginak kontatzen baititu. Era berean
horiek zapaltzeko egiten gizakiak egiten dituen erasoak era kontatzen
ditu. Laburbilduz, 12 urtetik gorako gazteei gomendatuko nieke.
AZALAREN IRUDIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario