Bertsolaritza zer den jakiteko, zer da
bertsolari txapelduna izan zen batek esplikatzea baño hobeto, Xabier
Amuriza famatuak alegia. Honela definitu zuen bertsolaritza:
Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza.
Hasi aurretik pare bat hitz
edo termino ondoren azalduko dudana ulertu ahal izateko:
Oina: errima daraman hitza,
gehienetan lerro bikoitia.
Puntua: oin bakoitzak duen
esaldiak osatzen duena.
Ezaguna den bezala, bertso molde
ezberdinak ditugu gure artean:
Zortziko handia: lerro bakoitietan 10
silaba eta bikoitietan 8 daramatzan 4 oineko bertsoa. Errima
bikoitietan!
Hamarreko handia: zortziko txikiari
puntu bat gehitzea da, 5 oineko bertsoa.
Zortziko txikia: lerro bakoitietan 7
silaba daramatza, bakoitietan, berriz, 6. Errima bikoitietan!
Hamarreko txikia: aurrekoaren bezalakoa
da, baina 5 oin ditu.
Bereziak: seiko motzak, uso zuria,
koplak, habanera, zazpi puntukoa... hauetariko askok izen propioa
daukate, esate baterako zortzi puntukoa (8 oin edo errimadun hitz).
Txapelketak ere izaten dira, beste
kirol guztietan bezala. Bizkaikoa, Gipuzkoakoa, Arabakoa, Nafarroakoa
eta Iparraldekoa. Eskualde guztietako parte hartzaile onenak biltzen
dituen txapelketa bat ere egiten da 4 urtean behin, Eukal Herrikoa
edo Txapelketa Nagusia (egungo txapelduna Maialen Lujanbio, txapeldun
ordea Amets Arzallus).
AMETS ARZALLUS
MAIALEN LUJANBIO
HONA HEMEN BIDEO INTERESGARRI BAT (azken txapelketa nagusiko agurrak):
No hay comentarios:
Publicar un comentario