17 abr 2012

2 ABESTI

Hunkitu nauen lehen abestia ihesbide taldearena da, elorriokoak dira, abeslaria Gaizka "Tronpi" da orain dela gutxi arte kartzelan izandakoa. Hainbat musika tresna erabiltzeaz gain, abesti honek eta talde honen abesti gehienek lantzen duten gaia oso sakona iruditzen zait, politika. Ez da erraza gure herrian politikaz hitz egitea. Musika erreibidikatzeko era bat dela uste dut, gehien maite dugun hura azaleratzeko metodo bat. Asko baloratzen dut talde honek egindako lana nahiz eta ez izan horren talde handia. "Talde txikienek indar hadiena daukate" .


ITZALPEKO LAGUNOI

Gau erdia, zeru izartsua
lo egin ezinik, leihotik begira
zutaz oroitzen naiz.
Hainbat une bizi izan ditugunak
ahaztezinak diren istorio eta mobidak
zutaz oroitzen naiz.

Harrotasunez betetzen nauen
zure irribarre gaiztua irudikatzean

Utzi gintuzun baina, sekula utzi gabe
bide bat hartu zenuen, errazena ez zen arren
zauden lekuan zaudela, hemen naukazula
badakizu laguna.

Gazte gaztetatik ulertu zenuen
zure lekua non zegoen.
Eta gaur, atzo bezala zutaz oroitzen naiz.

Itzalpean bidea egiten
zabiltzala guztia ematen
zuretaz oroitzen naiz

Harrotasunez betetzen nauen
begirada zorrotza irudikatzean

Utzi gintuzun baina, sekula utzi gabe
bide bat hartu zenuen, errazena ez zen arren
zauden lekuan zaudela, hemen naukazula
badakizu laguna.

Utzi gintuzun baina, sekula utzi gabe
bide bat hartu zenuen, errazena ez zen arren
zauden lekuan zaudela, hemen naukazula
badakizu laguna.



Bigarren abestia Hesian taldearena da. Talde honen abesti guztiak hunkitzen naute, ondorioz,  oso zail egiten zait guztietatik bat hautatzea. Abeste ederrak dira besteak beste Herriaren Ohiua, Noraezean, Olatu Berdea, Ezin Ahaztu... Asko  pentsatu ondoren aukeratu dudan abestia Zure Bidean da.


ZURE BIDEAN

Bidai hau laburregia da
Zulo ilunean negar egiteko
Zurea ez den borroka
mingarri batean burua galtzeko

Aldatu aurpegi hori
Utzi denborari bereak egiten
Ez jarraitu beldurrari
Ez dizu utziko zarena sentitzen

ZUK ERE BADAUKAZU
ARGIA IKUSTERIK
ZUK ERE IZAN NAHI DUZU
ASKEA ZURE BIHOTZAREKIN

Ahaztu sufrimendua
Besarkatu gogor ondoan duzuna
Gozatu bizitzarekin
Maitatu arnasa bukatu artean

Ikasi pauso bat ematen
Eskuak lotuta hondoratu gabe
Ibaia izango baita
Itsasora iristeko indarraren jabe

Zure irribarre batek, duen indarra
Ez galdu, oroitu, izan zarena
Heldu bizitzako doinu, soinu ederrenak
Aurrerapauso bat eman, zure bidean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario