5 jun 2012

BERTSOLARITZA


Bertsolaritza zer den jakiteko, zer da bertsolari txapelduna izan zen batek esplikatzea baño hobeto, Xabier Amuriza famatuak alegia. Honela definitu zuen bertsolaritza:

Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza.

Hasi aurretik pare bat hitz edo termino ondoren azalduko dudana ulertu ahal izateko:

Oina: errima daraman hitza, gehienetan lerro bikoitia.
Puntua: oin bakoitzak duen esaldiak osatzen duena.

Ezaguna den bezala, bertso molde ezberdinak ditugu gure artean:

Zortziko handia: lerro bakoitietan 10 silaba eta bikoitietan 8 daramatzan 4 oineko bertsoa. Errima bikoitietan!
Hamarreko handia: zortziko txikiari puntu bat gehitzea da, 5 oineko bertsoa.
Zortziko txikia: lerro bakoitietan 7 silaba daramatza, bakoitietan, berriz, 6. Errima bikoitietan!
Hamarreko txikia: aurrekoaren bezalakoa da, baina 5 oin ditu.
Bereziak: seiko motzak, uso zuria, koplak, habanera, zazpi puntukoa... hauetariko askok izen propioa daukate, esate baterako zortzi puntukoa (8 oin edo errimadun hitz).

Txapelketak ere izaten dira, beste kirol guztietan bezala. Bizkaikoa, Gipuzkoakoa, Arabakoa, Nafarroakoa eta Iparraldekoa. Eskualde guztietako parte hartzaile onenak biltzen dituen txapelketa bat ere egiten da 4 urtean behin, Eukal Herrikoa edo Txapelketa Nagusia (egungo txapelduna Maialen Lujanbio, txapeldun ordea Amets Arzallus).
                                                                                        AMETS ARZALLUS
 MAIALEN LUJANBIO












HONA HEMEN BIDEO INTERESGARRI BAT (azken txapelketa nagusiko agurrak):