31 may 2012

SARE SOZIALEN GALERAK

Denok dakigu gure artean horren ezagunak diren sare sozialen pribatutasuna erraz jar daitekeela kolokan, nahiz eta askok ez duten hori onartu nahi. Aski ezagunak dira hauen azpian letra txikiz agertzen dena, facebooken adibidez bertan jartzen den edozein datu edozertarako erabili ahal izango dela jartzen du. Tuenti zerbait diskretuagoa da, bertako antolatzaileak baimena emanez gero, ordea, edozer ikus dezakete. Informazioa aldizkari eta egunkarietan oinarritu dut konkluzio hau atera ahal izate, hala ere, ez nahiz iturri horietaz fidatzen, beraiek nahi dutena, interesatzen zaiena ateratzen baitute argitara.


22 may 2012

ESPERANZA AGUIRREK KOPAKO FINALEAN ERESERKIARI BURUZ ESANDAKOA

Azken egunotan Esperanza Aguirre emakumeak botatakoa itzela izan da. Maiatzaren 25ean Athleticek eta Bartzelonak jokatuko duen Kopako finalean, espainaren ereserkia entzuten den bitartean jendeak txistu eginez gero, finala ateak itxita jokatuko dela dio. Duela hiru urte jokatu zen finalean ere berdina gertatu zela denok dakigu, hala ere, normala den bezala, hari egindako denuntzia bertan bera utzi zuen Audientzia Nazionalak. Honek sekulako eztabaida  sortu du euskaldun eta katalanen, artean ez baikara espainolak sentitzen, ez baitugu beraien ereserkia sentitzen (ezta frantzesak ere). Normala iruditzen al zaizue XXI.mendean horrelakorik gertatzea? Non da adierazpen askatasuna?



Galdera horiek erantzun erraza dute, beste nonbaiten egongo da adierazpen askatasuna, hemen ez dago eta. Bestalde, aipatu beharra dut emakume honek espainiar estatuaren defizitarekin izandako hanka sartzea nolabait estaltzeko egin duela jokaldi hau. Espainiar defizita benetan denaren erdia dela esan zuten, baina hori horrela ez dela onartu behar izan dute ondoren. Horren ondorio da egunotan esandakoa. Beraz, nire iritzia nahiko argi dagoela uste dut, politikoak gezurrak darabiltzate esku artean egien ordez. Gainera gezur horiek estaltzeko horren gauza grabeak erabiltzea ez zait batere ondo iruditzen, guk besteak onartzea nahi baldin badute, gu onartzen hasi behar direlako.


15 may 2012

LA CIUDAD DE LAS BESTIAS

AUTOREA: Isabel Allende
HIZKUNTZA: gaztelania
MOTA: abenturazkoa
ARGITALPEN DATA: 2002
ORRIALDE KOPURUA:  315
ESTATUA: Chile


LABURPENA
Alex kaliforniar gazte bat da, bere amak duen gaixotasuna dela eta (minbizia) bere amonarekin Amazoniara joan behar du espedizio baten.

Bertan Nadia izeneko neskatila baten lagun handia egingo da, piztiak zer? Nor? Diren ikasiko dute “tribu de la neblina” izeneko indigena taldearekin. Alex gizon bihurtuko da eta Nadiak ikusezin bihurtzeko teknika ikasiko du besteak beste.

Bi gazteek indigena horien hilketa saieztuko dute beste norbaiten laguntzarekin. Bukaeran gauza asko ikasi ondoren, tribu honi laguntzeko diamantez beterik eta Alexen amarentzat gaztetasunaren ura lorturik itzultzen dira.

Bukaera ez du oso zehatz uzten. Jarraipen baterako prestatutakoa da.

IRITZIA
Gazteentzako nobela polita iruditu zait. Errealitatea eta fikzioa nahasten ditu nahasketa zoragarri eta misteriotsu bat sortuz. Honek bizitasun handia ematen dio istorioari fikzioa eta errealitatea sarritan elkarrekin erlazionatuta daudelako, hau da, hemen fikzioz kontatzen duena, errealitatean gertatzen den zerbait da. Gainera, amaiera ez zehazteak hurrengo liburua irakurtzera bultzarazten zaitu. Natura zaleei ere gomendatuko nieke, naturarengatik egiten den lana eta bertan aske bizi den gendea laguntzeko egiten diren ahaleginak kontatzen baititu. Era berean horiek zapaltzeko egiten gizakiak egiten dituen erasoak era kontatzen ditu. Laburbilduz, 12 urtetik gorako gazteei gomendatuko nieke.

AZALAREN IRUDIA





10 may 2012

ATHLETIC VS UEFA


Gaur eguneko Europa liga, lehengo UEFA, Europar Batasuneko futbol asoziazioek europar taldeentzat sortutako txapelketa da. 1971.urtean ospatu zen lehenengo aldiz, copa de la UEFA izenarekin. Izen honekin ezagutzen izan da 2008/09 denboraldirarte. Denok dakigu aurten, 2011/12 denboraldian Athletic, gure taldea, finalera iritsi dela. Hala ere ez da talde honek finala jokatzen duen lehen urtea, 1977.urtean ere finala joakatutakoa da Juventusen aurka. Galdu egin zuen tamalez, ea aurten zorte hobea duen talde zuri-gorri gazteak.



Hau izan zen taldearen hamaikakoa etxetik kanpora jolastu zuenean (Juventusen etxean jolastu zuenean): Jose Angel Iribar, Jose Ignacio Oñaederra, Javier Escalza, Andoni Goikoetxea, Agustin Guisasola, Angel Maria Villar, Javier Irureta, Jose Angel Rojo, Jose Ignacio Churruca, Dani eta Txetxu Rojo.
Zelaia: Comunale, Torino.
Managerra: Koldo Agirre.
1-0 ekoa izan zen partidaren emaitza. Tardellik sartu zuen gola 15. minutuan.

Athletic-ek etxean ateratako hamaikakoa: Jose Angel Iribar, Jose Maria Lasa, Agustin Guisasola, Jose Ramon Alexanko, Javier Escalza, Angel Maria Villar, Jose Ignacio Churruca, Javier Irureta, Jose Maria Amorrortu, Dani eta Txetxu Rojo.
Zelaia: San Mames, futbolaren Katedrala.
2-1 emaitzarekin amaitu zen partida, ondorioz, kopa Juventusek eraman zuen Italiara etxetik kanpo sartuako golei esker. Gure taldearen golak Churrucak(11.min) eta Carlosek(aldatu ondoren,78.min) sartu zituzten, Italiarrena Bettegak 7. minutuan.
Managerra: Koldo Agirre.

Hona hemen final hartako partidetako emaitzen taulak:

HASIERAKO BI RONDAK






AZKEN PARTIDAK

 

Hona hemen final haren bideo laburtxo bat: