Guk abenduaren 25ean egiten dugun jaia, non Jesukristoren jaiotza gogoratzen eta ospatzen da.
JATORRIA
Willian J. Thigeren arabera II.mendean abenduak 25ean ospatzen zuten jada, erromatarren eguzkiaren jaia ospatu orduko.
386.urtean Juan Crisostomok herrialdeak bateratu zituen denek 25ean ospa zezaten nahiz eta askok arinagotik ospatu.
Erromatarrek Saturnoren jaia ospatzen zuten data hontan. Ondorioz Julio I. aita santuak 350ean Jesusen jaiotza ospatzea proposatu zuen.
Beste batzuek VI. mendean Konstantino I.goa handiak kristautasuna zabaltzeko asmatutako jaia dela defendatzen dute.
Askok diotenez, Jesus jaio zenean zeru izartsua omen zegoen eta artzainak kanpoan omen zeuden beraien artaldeak zaintzen, beraz, ezin zen negua izan. Baina elizak kontra egiten ditu, beste urtaroan pasko eguna duelako.
NEGUKO SOLSTIZIOA
Gaurik luzeena eta egunik motzenari deitzen zaio horrela. Abenduaren 20 eta 23 egunen artean izaten omen da, gabon hasieran. Jesus horrelako batean jaio omen zen planetek kokatze puntu ezpezifiko hortan zeudela.
NAVIDAD HITZA
Navidad hitza latineko "Nativitate" hitzetik dator.
Nati: jaiotza
vita: bizitzarena
te: zuretzat
Beraz, "zuretzako bizitzaren jaiotza" esan nahi du.
OPARIEN JATORRIA
Benetan ohitura zaharra da gabonetan haur eta gaztetxoei opariak ematearena (sarri helduen artean ere bai). Horretarako tipikoa da misterio gisa ezagutaraztea hau, esaterako, Euskal Herrian olentzero.
Erromatarrek ere bazuten ohitura hau, beraien artean opari txikiak egiten zituzten laurel eta olivo landareen adarrak eta kriseiluak, bertan izenak, gurariak.. idatzita zeudenak.
Mikel Laboa Mantzizidor was born in 1934 (Donostia) and died in 2008 (Donostia). He was a famous singer of Basque Country. Some experts said that Mikel was the best experimentalism of the Basque classic music on the xx century.
We can distinguish his songs in three columns: recovering old songs, become poems to songs, experimentation of songs called "lekeitioak".
He worked in a foundation called "Ez dok hamairu". The objective of the group was to claim for the freedom of Basque Country, but surfacing that through different elements of the nature.
Estatu, talde edo nazio baten koloreak edo armarria dituen ehun-zatia, ikurtzat erabiltzen dena. Askotan albo batetik masta edo makila bati helduta egoten da.
NONDIK DATOR?
Asia aldetik omen datoz, gaur egungo Birmaniatik, hain zuzen ere. Baina lehenengo bandera ofiziala ikusi ahal izateko antziñako Persiar Imperiorarte bidaiatu behar dugu, K.a. 550-330 urteetararte. Bandera hau Imperioaren identitate seinu bezala erabilia izan zen.
Europari dagokionez, lehen bandera Erromatar Imperioarena izan zen, legioak normalean animali, dragoi edo arranoak agertzen ziren irudiak erabiltzen zituzten. Hauek hazearen laguntzaz mugitzeko prestatzen hasi ziren, hegan egiten duten itxura hartuz. Ohitura apurka-apurka mundu osorantz zabaldu da.
Banderak gauza askotarako erabili izan dira. Hainbat identitate adieraz zitzaketen, esaterako, erlijioa, klase soziala, herria, imperioa... Garrantzi handia izan zuten gerra garaian, batez ere, bando biak identifikatzeko erabiltzen baitziren.
Aurreko talde guztiak bandera zuten, azken pausua itsasontziei ere banderak jartze izan zen, honela banderen señaleen sistema sortu zen.
BANDERA EZBERDINAK
Ikurrina
Bizkaia burujabearen sinboloa izateko sortua izan zen, Sabino anaiek sortua, nazio modernoen bandera eredutzat hartuz.
Hasierako banderak 500*280 cm zituen eta Eusko Alderdi Jertzaleak bere egin zuen.
Laster hasi ziren Euskal Herri osoko ikurtzat hartzen baina, Arana ez zegoen horrekin ados eta lurralde bakoitzari bere bandera egin zion, baita bandera orokor bat ere.
1936an Euskal Herriko bandera ofizialtzat hartu zuten, baina Francok legez kanpo utzi zuen 1939. urtean.
1977an berriro legeztatu eta gure ikur bihurtu da gaur egun arte.
Piraten bandera
Gehienetan ohial zati beltz bat da, non burezur zuri bat eta bi hezur zuri gurutzatuta agertzen diren.Bandera ezberdinak daude, aipatutako hau gure artean ezagunena da, baina badaude beste asko ere bai. Hezurrak eta eskeletoak bandera hauetako gehienetan agertzen ziren, beldur puntu bat eman behar izaten zuten, beste itsasontzian izutzeko. Piraten helburua etsaiaren itsasontziak lapurtzea zen, bandera gorria ateratzen zuten indarrez lortuko bazuten beraien helburua. Baina piraten banderak bazuen bere alde txarra ezin zen arinegi igo, besteek alde egiten baitzuten.
Estatu batuetako bandera
1777ko ekainaren 14an erabakia izan zen, ondorioz, egun horretan banderaren eguna ospatzen dute estatu batuarrek. Bandera hau 15 errenkadaz osatuta dago, errenkada zuri eta gorriez. Goian ezkerraldean lauki urdin bat dago eta barruan 50 izar zuri.
Egun, denok dakigunez, lana gazteria kezkatzen duen gai horietako bat da. Gainera, ekonomiak daraman bide okerrarekin are gehiago kezkatzen gaitu. Nork ez du pentsatu zer izan nahi duen nagusitan? Nork ez du pentsatu lan bila atzerrira joan behar duenik? Bada, arazoa oso ezaguna da gure artean eta sarritan galdetzen diogu gure buruari zer egin dezakegun arazoa konpontzeko. Honek, ondorio latzak ekar ditzake denbora luzera, estatuarentzat eta bertan lan bila dabiltzan gazte edo edadekoentzat. Ondorio nagusienak, gazteak gogoz kontra kanpora joan behar izatea (emigrazioak) eta horrek eragingo lukeen estatu porrota izan daitezke.
Nik uste, lan eza estatuan agintzen duen alderdi politikoak hartzen dituen neurrien araberakoa dela, hau da, langabezi zifra altu horiek gobernuak estatuko diruarekin egindako gestio kaxkarrak dakartzala. Agintariek eskuartean darabilten dirutza imajinaezina da, baina beraien proiektuetan inbertitzen dutena oraindik handiagoa, ez dute kontrolatzen dirua. Horren ondorio dira, sarritan geldirik ikusten ditugun proiektu edo obrak.
Nahiz eta erruaren zati handi bat gobernuak izan, ez da errudun bakarra. Langabezian dagoen jendeak lanarekiko duen iniziatiba ezak ere badu bere erru zatia, lan egin nahi ez duen jendeak, hain zuzen ere. Jendeak lan ona nahi izaten du, prest egongo litzateke nahi duen lana lortu ezin eta zeharo zorrak jateko. Honekin esan nahi dut, jendeak ez duela nahi lan egin garbiketan, basoan edo peoi bezala, baizik eta, arkitekto, irakasle edo bulego gizon bezala.
Arazoaren azken kausa, beti lan egin gabe bizi izan direnen alferkeria da, errege, duke, markes, politiko eta horrelakoen alferkeria. Inoiz ez dute lanik egin, inork baino gehiago kobratzen dute, ordea. Hori normala dela uste al duzue? Ez al ditugu guztiok eskubide berberak? Ba antza denez, ez. Guztiz sutzen nau horrelako jendeak, batez ere, krisialdi hau gainditzeko gomendioak ematen dizkigutenean.
Hala izanik, gazteek lana bilatzeko duten zailtasuna benetako arazoa da gaur egun. Baina arazoari aurre egiteko soluziobide anitz daude, bai gobernuak egin ditzakeenak, bai guk egin ditzakegunak.
Hasteko, gobernua zertxobait kezkatu beharko litzateke gure ongizateaz. Adibidez, bere proiektuen aurrekontuak murriztu eta aurreratutako diru hori, gazteek lanbide dezenteak izan ditzaten erabili. Irtenbide hau, badakit ez dela aurrera ateratzen erraza, baina azken finean gobernua herriak hautatua dago eta herriaren ongizatearengatik egin beharko luke lan.
Agintariei dagokienez, beste irtenbide bat gobernu aldaketa izan daiteke. Azken urteotan ikusi dugunez, ezin izan diote krisiari eta langabeziari aurre egin, beraz, ez legoke txarto beste alderdi politiko bati txanda ustea. Azken finean gauzak ez ditu orain dauden baino txarrago utziko. Soluzio honek hauteskundeen aurreratzea eskatuko luke.
Politika alde batera utzita, gazteek hartu behar dituzten neurriak aipatuko ditut orain. Alde batetik, lan egin nahi ez duten gazteei langabeziako prestazioa kendu beharko litzaieke, bestetik, gazteak lan bakarra egiteko prestatu ordez, lan bat baino gehiago egiteko prestatuak izan beharko lirateke.
Goi mailako jendeak kobratzen duena, gainontzekoak kobratzen dutenarekin parekatzea izan daiteke azken irtenbidea. Lehen esan bezala, errege, politiko eta horrelakoak, guk ordaintzen ditugun zergak ordaintzera bultzaraztea, ikus dezaten jendeak bizitza aurrera ateratzeko asko sufritu behar izaten duela.
Hortaz, guzti honetatik ondori bat atera behar izango banu, gobernu eta gazteen parte hartzerik gabe ez dagoela langabeziatik eta krisialditik irteteko modurik esango nuke.
Hasteko garrantzitsua litzake, bizikleta bat zer den azaltzea.
Bizikleta: Diametrobereko bi gurpileko ibilgailua, katea bati akoplatua dagoen pedal-sistema batek atzeko gurpilari eragiten dionekoa.
Orain bizikleta motak ezagunenak azaltzeko moduan gaude, badakigu bizikleta bat zer den eta.
Etxeko bizikleta
Etxeko biziketa, gazteleraz bicileta doméstica edo estática deitua, gaur egun ezagutzen den bizikleta mota famatuenetarikoa da. Horreakoak izaten dira gimnasio eta horrelakoetan egoten direnak. Hitzak berak adierazten digu nolakoa den, tokitik mugitu gabe egin dezakegu kirola, estatiko gaudela. Gurpilik ez dute izaten, bestela beste bizikleten antza dute. Martxa ezberdinak izaten dituzte egin nahi dugun kirolaren arabera erregulatzeko edo dugun mailaren arabera erregulatzeko.
Mendiko bizikleta
Errepidetik kanpo, mendian ibiltzeko espezializatua den bizikletei deritze, BTT izenaz era ezagunak. Hauen ezaugarri naguisiena zabiltzan terrenoari gogorrago eusten dion material eta elementuz eginak egoten direla da, eta batez ere gehienetan izaten duten suspensio sistema konplexua. Kubiertei dagokienez, askoz ere lodiagoak izaten dira, eta lur motari ondo heltzeko tako sakonak izaten dituzte, honek askoz trakzio hobea izatera baimentzen ditu. Gurpilen diametroa ere ez da txikia izaten, 24-29 pulgada tartekoak izan daiteke, gehienek 26 pulgada dituzten arren.
Lasterketa bizikleta
Lasterketa bizikletak errepide eta pistako txirrindularitzarako bizikleta azkarrak dira. Bere diseinua abiadura handia hartzeko diseinatuta dago, forma bitxiak izaten dituzte, batez ere eskulekuan, beherantza irtetzen den adar kurbatu bat izaten du bi aldeetan. Forma horiek txirrindulariak postura aerodinamikoak izateko eginak daude, haizeaz ez geldiarazteko esaterako. Mota honen barruan azpimultzoak aurki ditzakegu:
Errepideko bizikleta
Ziklokros bizikleta
Pista bizikleta
Triatloi bizikleta
Erlojuz kontrako biziklea
Criterium bizikleta
Turismo bizikleta
Txirrindulariaren erosotasunerako, bidaia luzeetarako eta karga astunak garraiatzeko prestatutako bizikletak izaten dira. Normalean atzekaldean motxilak edota maletak eramaten ditu, beraz estabilitate handia izaten dute eta oso arinak izaten dira. Mendiko bizikletaren eta errepidekoaren arteko nahasketa erosoa da. Adibide bat jartzeko, turismo bizikletak izaten dira Santiago bidea egiteko erabiltzen direnak.
Tolestu daitezkeen bizikletak
Izenak dioen moduan, erabili ostean kotxea... sartu nahi izanez gero erditik tolestu eta txiki-txikiak bihurtzen diren bizikletak dira, edozein iskinatan utzirik ere ez dute ezpazio handirik okupatzen. Ondorioz, edozein etxe edo lantegitan gorde daiteke, baita itsasontzi, hegazkin edo garraio publiko bidez garraiatu.1970. urtean modan egon ziren umeen artean, badirudi gaur egun ere gero eta gehiago ikusten direla, batez ere mediterraneo kostan. Ez dira bizikleta oso onak material eta formei dagokionez, baina duten erosotasuna ezin daiteke gainditu.
Hauek izan dira guri ezagunenak egiten zaizkigun bizikletak (ezagunenak), baina horrek ez du esan nahi ez daudenik mota gehiago. Adibidez, behar berezidun pertsonentzakoak, erremolke bizikleta, trizikloa, bi pertsonako bizikleta (tándem), BMX...
Aristotele, denoi ezaguna egiten zaigun filosofo grekoa da. Ondorengo Alexandro ospetsuaren irakasle ere izan zen eta berak fundatu zuen Atenasko Lizeoa edo eskola peripatetikoa. Etika, fisika, biologia, logika, politika eta metafisikari buruzko lan handian egin zituen, adibidez, logika formala asmatu zuen. K.a.384. urtean jaio zen Grezia zaharrean, Estagira herrian, eta K.a.322. urtean hil Eubea izeneko irlan.
K.a. 367. urtean aita hil zitzaion, berak 17 urte zituela. Ondorioz, bere tutoreak Atenasera bidali zuen zentro intelektual batera Platonen akademian ikas zezan.
K.a. 347. urtean, Platon hil zenean, Atenasetik ihes egin zuen helburu berrien bila.
K.a. 343. urtean Filipo II, Mazedoniako erregeak bere 13urteko semearen tutore izateko deitu zion, geroago Alejandro Majno izango zenaren tutore izateko.
K.a. 335. urtean berriro Atenasera itzuli eta eskola propio ireki zuen, lehen aipatu dudan lizeo famatu hori.
K.a. 323. urtean Atenas utzi behar izan zuen filosofiari kontra ez egitearren eta Eubea irlara joan zen. Urte bat ondoren, bertan hil zen kausa naturalengatik.
Aportazio asko egin dizkigu, baina guzti horien barruan garrantzitsuenak generazio espontaneoaren teoria, ez tradizioaren metodoa, nozioaren mailak, substantzia, potentzia... Bere ideiak garai haietan gauza handiak ziren arren, gaur egun denok ezagutzen ditugun gauza arruntak bezain garrantzitsuak dira, ez baikenuen horrenbeste aurreratuko bere ekarpenengatik ez balitz izango.
HONA EMEN INFORMAZIO GEHIAGO (euskaraz eta gazteleraz):
Metroa distantziak neurtzeko Nazioarteko Sistema Internazionaleko oinarrizko unitatea.
39,37 hazbeteren baliokidea gutxi gora behera.
Argiak segundo baten (1/299.792.458)ean hutsean ibilitako bidearen luzera.
4-Kg-ren definizioa. SI sistemako oinarrizko masa-unitatea, Parisen dagoen platino-iridiozko patroi edo ereduaren masaren baliokidea (kg). Teorikoki, ur dezimetro kubiko batek bere dentsitaterik handienean (4ºC-tan) duen masa da.
5-s-ren definizio ezberdinak.
Unitate-sistema gehientsuenetako denbora unitatea.
Zesio 133 atomoaren nukleoaren egitura superfineko bi mailen arteko erradiazioaren periodoa P izanik, 1s=9.192.631.770 P.
6-Nola sortzen dira unitate eratorriak? SI sistemaren unitate eratorriak oinarrizko unitateen biderketez, zatiketez eta berreketez osatutako unitateak dira.
7-Magnitude eratorri batzuen unitateak.
Indarra: newton
Presioa: pascal
Frekuentzia: hertz
Karga elektrikoa: coulomb
Fluxu magnetikoa: weber
Induktantzia: henry
Erradionuklido baten aktibitatea: becquerel
Argi fluxua: lumen
Iluminantzea: lux
Aktibitate katalitikoa: katal
8-Magnitude eratorri batzuen unitateak izen bereziekin.
Abiadura: metro segundoko- m/s
Azelerazioa: metro zati segundo karratu- m/s2
Uhin zenbakia: metro ber minus bat- m-1
Masa dentsitatea: kilogramo zati metro kubiko- kg/m3
2006ko ekainaren 25ean bahitu zuten Israeldar armadako soldadua da Shalit. Hamaseko Azedin al Kasem Brigadek Gazatik gertu dagoen base bat erasotu eta euren preso hartu zuten, palestinar presoen askapena negoziatu ahal izateko bere truke.
NEGOZIAKETA
Urteotan Hamas eta Israelek Egipto izan duten bien arteko bitartekari, baina askatu beharreko preso palestinarren zifrak desadostasun asko ekarri izan ditu. Gainera, Israelek kondizio batekin askatu nahi zituen presoak, askatu ondoren erbesteratuak baziren bakarrik, horrek akordioak asko mindu zituen.
Ondorengo pausua, Hamasek hilketaz leporatutako 400 preso askatzeko eskatzea izan zen eta Israeldar Gobernuak ez zuen onartu. Horrez gain, askatutakoak Gazako Zerrendara bidaltzea eskatzen zuen, beraien jaioterritik kanporatzea.
Ezin izan dute 5 urtean akordio batera heldu, Hamasek Israeli leporatzen dio atzerapena eta Israelek Hamasi. 2009ko Abenduan izan zuten hurrengo topaketa, non Hamasek, emakumeak eta beste mila preso askatzea eskatu zuen.
Azkenerako, Hamas mugimendu islamiarrak eta Israelek, preso palestinarrak eta Guilad Shalit soldadua trukatzea erabaki dute, trukaketa hori 1027 presoren truke egin dute. Preso horien artean, Marwan Barguti dago, batzuen ustez urte batzuk barru Palestinako presidente izango dena.
GAUR EGUN
Shalitek Egipziar komunikabide bati esan dioenez, egunen baten aske izateko esperantza ez zuen momentu latzenean ere galdu. Shalit laster itzuliko da etxera, esku onetan dago jada, sano eta indarrez beterik.
Erromatarren garaian bazegoen txaloen tradizio hori, ekintza ezberdinetan txaloak jotzeko, pertsonak kontratatzen zituzten.
Gaur egun ohituratzat dugu txaloak jotzea, gure emozioak kanporatzeko erabiltzen ditugu, zerbait gustuko dugula adirazteko gehienbat. Lehen esan bezala, erromatar eta greziarrek ere bazuten ohitura zahar hau, lurra joz zarata ateratzea, txalo jotzea, txistu egitea... erabiltzen zituzten sentimenduak kanporatzeko. Praktika hauek elizan era denboraldi batean onartuak izan ziren, nahiz eta gaur egun errespeto faltatzat hartzu.
Psikologo askok diotenez, praktika honek gure iritzia azaltzeko gogoa ase dezake. Esku bat bestearekin txalokatzeak aprobazioa adierazten du, hala nola, aspaldian ikusi ez dugun lagun bat bizkarrean jotzea edo ukitzea. Sarritan zorionak horrela ezin eman eta, txaloak jotzera behartuta ikusten gara horrela sortu zen txaloen itura.
Erromatarrek bazuten ohitura hau, adibidez, Nerón enperadoreak sasoiko 5000 euro ordaintzen zituen bere diskurtsoetan txalo egiten ziotenentzat. Horretarako bi txalo mota lantzen zituzten, imbrex eta testa izenekoak.
Geroago, publikoaren artean txalo egiteko pertsonak kontratatzen hasi ziren, ohitura hau, pixkanaka-pixkanaka, New Yorkera eta Europar estatuetara zabaldu zen. Hortik dator gaur egun telebistan ikusten ditugun telesailetako publikoak, dirua eman eta programara txalo jotzera joaten direnak. Horrela gauza normal bihurtu da txaloen historia hau eta ume txikienak ere txaloak jotzen ditu bere emozioak adirazteko.
2006 urtean sortutako talde Nafarra da, Sakanakoa, hain zuzen ere. Gaur egun arte ez dute musika egiteko denbora askorik izan, baina asko dira gure artean oso ezagunak diren abestiak, esaterako, Maite dugu edo Herriaren ohiua. Bere abestiak, punk-rock, hardcore eta ska arteko nahaste polit bat dute. Bukatzeko, esan daiteke taldearen ezaugarri nagusiena bi ahots ezberdinen arteko jokoa dela, emakumezkoarena eta gizonezkoarena.
DISKOGRAFIA
Talde berria da eta oriandik ez ditu disko askorik atera, baina dituen apurrak oso onak dira.
2007-Maite dugu
2008-Herriaren oihua
2010-Borrokatu eta Irabazi
2011-Hitzetik
Singel bat era badu:
-Bihotzetik mundura
Eta bi bilduma:
2006-Musikaz Sakana indartuz
2008-Etorkizuna Independentzia
Zentral batean elektrizitatea sortzeko beharrezkoa da pare bat kontzeptu ulertzea.
Elektrizitatea eta magnetismoa. Korronte elektriko batek, eremu magnetiko bat sor dezake, begira bestela Sturgeon edo Henry-ren elektroimana.
Bigarren gauza, eremu-magnetiko batek korronte elektrikoa sor dezakeela jakitea da (Faradayen esperimentua eta Faradayen legea).
Badakigu funtzezkoa, orain elektrizitatea nola sortu azalduko dut. Hasteko bobina bat behar dugu, bobina horren inguruan, bera kiribiltzen duen kable bat bobinaren inguruan. Bobinako kableari fluxu magnetikoa aldatu behar zaio, hau da, Ipar-poloa eta Hego-poloa lekuz aldatu, etengabeko leku aldaketa sortuz. Horrela korronte induzitua sortzen da. Baina horretarako hainbat modu daude, adibidez, bobinaren alde bakoitzean iman bana jarriz, kontrako poloak elkarri begira daudela, orduan bobina giratu eta etengabeko fluxu aldaketa gertatzen da.
Bobinaren inguruan kableak zenbat eta bira gehiago eman, zenbat eta korronte handiagoa izango du eta bobinak zenbat eta bira gehiago eman denbora gutxian, korronte gehiago. Zuzenki proportzionalak dira.
Buelta bikoitza-korronte doblea Abiadura bikoitza-korronte bikoitza
Baina noski, zentral zerbaitek biratu behar izaten du bobina, zentral eolikoetan haizeak, zentral hidraulikoetan urak, zentral nuklearretan uraneo atomoaren indarra eta ura...
Zentral elektrikoetan energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen dute. Energia zinetikoa mugimenduak sortzen duen energia dela esan daiteke, bobinen biren energia. Energia hori lehen esan bezala, korronte induzitua bihurtzen du. Hasieran korronte hori alternoa da, alternoki giratzen baita, Iparra alde batera eta Hegoa bestera. Hori norantza konstantean mugitzen den korronte elektrikoa bihurutu behar da. Amaitzeko energia hori gorde egin behar da.
Britainiar fisikaria, Surreyn, Inglaterran, jaioa 1791. urteko irailean. Bere aita ere gizon garrantzitsua izandakoa da, James Faraday, hain zuzen ere, Newington, Londres ingurukoa.
Eskola arloari buruz, ez zuen aukera handirik izan ikasketak egiteko, lanean hasi beharrean zegoen 13-14 urte inguru zituela eta Londreseko azaleztatzaile batekin langitza ikasten hasi zen. Bertan eman zituen 7 urteetan murgildu zen liburuen mundura, zientziari buruz asko irakurri omen zuen, asko atsegin omen zuen. Honek ekarri zion elektrizitateari buruzko izan zuen griña, denboraldi horregatik ez balitz izango ez lukeen ezer egingo. Elektrizitatearekin zerikusia zuten esperimentu eta frogaketa asko egin zituen, zientziarako griña betirako piztu zitzaiolarik. Beste batzuen artean, elektrolisiaren lege kuantitatiboak ezarri eta eremu magnetikoen aldaketen ondoriozko korronte elektrikoen lorpenaren aurkikuntza eta honen aplikazio garrantzitsuak ikusi zituen.
Nahiz eta harraroa izan ez zekien asko matematikaz, halan eta guztik, grafikoak egiteko trebezia handia erakutsi zuen.