19 abr 2012

FILMEA

EL GUERRERO NUMERO 13

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: John McTiernan
Aktoreak: Antonio Banderas, Diane Verona, Omar Sharif, Vladimir Culich...
Iraupena: 103min
Musika: Jerry Goldsmith
Gidoia: William Wisher&Warren Lewis
Urtea: 1999
Produktorea: Touchstone Pictures

Historioa Arabiako kargu altuko gizon bati buruzkoa da. Arabiatik hurrun bidaltzen dute, baina bidaian Bikingoekin egiten du topo eta errito baten irtendako emaitza dela eta beraiekin joan behar du borrokara.  Bertan hainbat erronkaren ostean lortzen dute irabaztea, noski bidean lagun asko utzirik. Dena bukatu ondoren bere herrira itzultzen da.

Arratsaldea pasatzen ikusteko pelikula da. Ez da saririk merezi duen pelikula horietakoa, baina horrek ez du esan nahi txarra denik. Gazteei gomendatuko niekeen pelikula da, akzio beterikoa. Gerra pelikulak gogoko dituztenentzat polita izango litzatekeela uste dut, nahiz eta ni ez naizen aditu horietako bat. Maitasuna ere badago tarteko, beraz, ez ezazue pentsatu dena odola eta krudelkeria denik.

Hona pelikuraren laburpena:

17 abr 2012

2 ABESTI

Hunkitu nauen lehen abestia ihesbide taldearena da, elorriokoak dira, abeslaria Gaizka "Tronpi" da orain dela gutxi arte kartzelan izandakoa. Hainbat musika tresna erabiltzeaz gain, abesti honek eta talde honen abesti gehienek lantzen duten gaia oso sakona iruditzen zait, politika. Ez da erraza gure herrian politikaz hitz egitea. Musika erreibidikatzeko era bat dela uste dut, gehien maite dugun hura azaleratzeko metodo bat. Asko baloratzen dut talde honek egindako lana nahiz eta ez izan horren talde handia. "Talde txikienek indar hadiena daukate" .


ITZALPEKO LAGUNOI

Gau erdia, zeru izartsua
lo egin ezinik, leihotik begira
zutaz oroitzen naiz.
Hainbat une bizi izan ditugunak
ahaztezinak diren istorio eta mobidak
zutaz oroitzen naiz.

Harrotasunez betetzen nauen
zure irribarre gaiztua irudikatzean

Utzi gintuzun baina, sekula utzi gabe
bide bat hartu zenuen, errazena ez zen arren
zauden lekuan zaudela, hemen naukazula
badakizu laguna.

Gazte gaztetatik ulertu zenuen
zure lekua non zegoen.
Eta gaur, atzo bezala zutaz oroitzen naiz.

Itzalpean bidea egiten
zabiltzala guztia ematen
zuretaz oroitzen naiz

Harrotasunez betetzen nauen
begirada zorrotza irudikatzean

Utzi gintuzun baina, sekula utzi gabe
bide bat hartu zenuen, errazena ez zen arren
zauden lekuan zaudela, hemen naukazula
badakizu laguna.

Utzi gintuzun baina, sekula utzi gabe
bide bat hartu zenuen, errazena ez zen arren
zauden lekuan zaudela, hemen naukazula
badakizu laguna.



Bigarren abestia Hesian taldearena da. Talde honen abesti guztiak hunkitzen naute, ondorioz,  oso zail egiten zait guztietatik bat hautatzea. Abeste ederrak dira besteak beste Herriaren Ohiua, Noraezean, Olatu Berdea, Ezin Ahaztu... Asko  pentsatu ondoren aukeratu dudan abestia Zure Bidean da.


ZURE BIDEAN

Bidai hau laburregia da
Zulo ilunean negar egiteko
Zurea ez den borroka
mingarri batean burua galtzeko

Aldatu aurpegi hori
Utzi denborari bereak egiten
Ez jarraitu beldurrari
Ez dizu utziko zarena sentitzen

ZUK ERE BADAUKAZU
ARGIA IKUSTERIK
ZUK ERE IZAN NAHI DUZU
ASKEA ZURE BIHOTZAREKIN

Ahaztu sufrimendua
Besarkatu gogor ondoan duzuna
Gozatu bizitzarekin
Maitatu arnasa bukatu artean

Ikasi pauso bat ematen
Eskuak lotuta hondoratu gabe
Ibaia izango baita
Itsasora iristeko indarraren jabe

Zure irribarre batek, duen indarra
Ez galdu, oroitu, izan zarena
Heldu bizitzako doinu, soinu ederrenak
Aurrerapauso bat eman, zure bidean.

22 mar 2012

ASTE SANTUA

Aste santua kristau erlijioan, Erramu igandean hasten eta Larunbat santuan bukatzen den astea da, bertan Jesukristoren hilketa eta berpiztea ozpatzen dute kristauek. Azken hauentzat ospakizun handia da, gertutik bizitzen dute. Baina aste honen data zehaztea ez da batere gauza erraza.



Pasko eguna kalkulatzeko computoa erabiltzen da. IX. mendearen hasieran dudak izan zituzten egun hau ospatu behar zen data finkatzerako orduan. Nik ezin izan dut erabiltzen duten formula ongi ulertu, beraz, hala ere hemen duzue ulertu dudana:

5 hizki izendatuko ditugu, a, b, c, d eta e. Bi konstante ere bai N eta M. 1900-2100 urte tarteko urteak 24 eta 5 baloreak hartuko dituzte. A deituko diogu kalkulatu nahi den urteari.

a da zatiketaren hondarra A/12
b da zatiketaren hondarra A/4
c da zatiketaren hondarra A/12
d da zatiketaren hondarra 19a+M/30
e da zatiketaren hondarra 2b+4c+6d+N/7

“d+e”-ren emaitza hamar baino txikiagoa bada martxoak (d+e+22) egunean izango da. Bestela apirilaren (d+e-9) egunean izango da.

Hona hemen aste santuari buruzko bideo bat:



 

20 mar 2012

URTAROAK

Udaberria
Astronomiaren arabera udaberriko ekinozioarekin (lurraren ardatza eta lurraren eta eguzkiaren zentroak batzen dituen lerroa elkarzuta direnean) batera hasten da udaberria, hau da, Ipar hemisferioan martxoaren 20 eta 21 egunen artean eta Hego hemisferioan irailaren 22 eta 23 egunen artean. Neguako egun laburrak luzatzen hasten dira eta gauak laburtzen.



Uda
Udako solstizioan (abenduaren 21ean australean eta ekainaren 21ean gurean) hasten da eta egunak luzeak eta gau laburrak izaten dira.



Udazkena
Udazkeneko ekinozioarekin hasten da, lehengo antzera, martxoak 20-21ean Hego hemisferioan eta iralak 22-23an Ipar hemisferioan). Udako egun luzeak laburtzen hasten dira.



Negua
Neguko solstizioarekin (eguzkiaren izpiek lurrarekiko elkartzut iparraldeenen jotzen duten eguna) batera hasten da. Ipar hemisferioan abenduaren 23an izaten da eta egun laburrak eta gau luzeak izaten ditu urtaro hotz honek.


HONA HEMEN DENA HOBETO ULERTZEN LAGUNDUKO DIZUN IRUDI BAT EDO BESTE:






8 mar 2012

DONE JAKUE BIDEA (camino francés)

Done Jakue Bidea Europako erromesek Santiago Compostelara iristeko egiten duten bidea da. Oinez, bizikletaz, autoz... egin daiteke, nik ordea bizikletaz egiteko bidai bat prestatuko dizuet.
Santiago Bidea bizikletaz egitea izan daitekeen esperientzia politenetako bat da eta gaur egun askok egiten dute, txirrindulari nahiz “peregrino” edo erromesek.

Portugaldarren bidea egingo dugu gaurko honetan (Galizia).


1-Sant Jean Pied de Port-Zubiri (52km)
Lo egiteko albergeak San Jean de Porten Frantzian edo Espinal Nafarroan
Telefonoa: 948 76 02 00
Bazkaldu: La Borda- Restaurante-Panaderia




2-Zubiri-Puente la Reina (60km)
Albergea Puente la Reinan bertan aurki dezakezu.
Telefonoa: 948 34 10 17
Bazkaldu: Beti- Onak




3-Puente la Reina-Logroño (78km)
Alberge camping la playa (Logroño)
Telefonoa: 941 252 253-941 258 661
Janaria: Hostal/Bar/Restaurante -Ezequiel



 4-Logroño- Vilora de Rioja (94km)
Refugio Acacio&Orietta izan daiteke deskantzatzeko leku egokia
Bidean zehar: Bar-Restaurante Puente



5-Vilora de Rioja-Hontana (92,5km)
Albergea Santa Brigida
Telefonoa: 609 164 697
Jateko bertan jan dezakegu eta motxilan eraman zerbait aurrez jateko



6-Hontas-Ledigo (83km)
Camping de Castrojeriz
Telefono: 947 377 255
Jana: Asador el Doblon (Carrion de los Condes)



7-Ledigos-León (75km)
Bidea ez da luzea eta tartean zerbait janez gero erraz irits gaitezke Leonera, bertan ez dugu arazorik izango Albergue edo jatetxarik aurkitzeko.



8-León-Trabadelo (145km)
La Barbacanan jan dezakegu egun guztiko bidaia baita (Santa Colomba de Sornoza).
Albergue de Tradabelo
Telefonoa :647 635 831



9-Tradabelo-San Memede de Camino (70km)
San Cristovo do Realen jan dezakegu taberna bakarra dauka eta.
Alberge Paloma y leña
kontaktuan jartzeko: 982 53 32 48


 10-San Memede de Camino-Melide (73km)
Bi herri hauen artean zerbait jateko Palas de Reien geldi gaitezke, (Casa el Curro, Ourense kalean).
Meliden bertan egin dezakegu lo, bertako albergean.
Telefonoa: 660 396 822


28 feb 2012

ZERGATIK EZ DITUGU AMETSAK GOGORATZEN?

Guztiok amesten dugu intentsitate handiagoz edo txikiagoz. Amets horiek egunean zehar bizitakoaren inguruan edo estresatzen gaituzten gauzen inguruan izaten dira normalean. Badaude ames obsesiboak ere, hau da, etxeko lehioren batetik jauzi egin eta hutsera erortzea bezalako, ez zarena helmugara iristen, denboran harrapatuta bazeunde bezala. Ametsaren intentsitatearen arabera gutxi batzutan zerbait gogoratzen dugu, gehienetan ezer gogoratu ez arren.



Pentsa dezakegu ez gogoratze hori ametsek duten karga emozional urriaren ondorioa dela, baina ez da horrela. Ametsa zerbaitek mozten digunean, esaterako iratzargailu batek, laister batean ahazten dugu, niri beintzat maiz gertatzen zait.



Bonatelliren arabera ametsen edukia nola antolatuta eta osatuta dagoen ezinezkoa zaigu gure buruan imajinatzea. Ametsetan dugun sentsazioa eta itsarrik gaudenean duguna ez omen dira bateragarriak.



Horrez gain Freudek dio burua entrenatuz gero probabilitate gehiago izan dezakegula amestutakoa gogoratzeko, gainera jendeak ez omen du beraien ametsentan interesik.



Beste batzuek diotenez amestutako edukiak era badu zerikusia. Errazago gogoratzen dugu ordenatuta dagoena, ordenik eta zentzurik ez duena baino.



23 feb 2012

NOLO FUNTZIONATZEN DUTE MOBILEK ??

Mobila gure artean ezaguna den sakelako komunikagailua dela esan dezket, tarkeko inolako kable gabe hitz egiteko balio duena. Gizarte globalizatu hontan derrigorra bihurtu dela dirudi segapotoen erabilera eta gero eta sofistikatuagoak ateratzen dituzte, komunikatzeko funtzioaz gain beste mila funtzio izaten dituzte. Baina jende askok ez daki nola funtzionatzen duten eta hori azaltzen saiatuko naiz ahal dudan neurrian.



Zure mugikorretik lagun bati dei bat egiten diozunean, irrati uhinak emititzen ditu mobilak. Uhin hauek mobiletik gertuen dagoen geltoki baseko antenak jasoko ditu. Baseak uhin horiek jaso ondoren konmutadorera bidaltzen ditu. Konmutadoreak dei motaren arabera beste geltoki base batera edo fijoen sarera bidaliko du deia. Hortik lagunaren edo deitu diozunaren mobilera joango da mezua, zure ahotsa. Horrela esanda prosezu astun bat dirudi denbora asko behar duena burutzeko, baina guztiz kontrakoa segundu bakarrean egiten da guztio hori, oso sistema arina da.



Kontuan hartu behar izaten da base hauen kokalekua, ezin dira edozein zulotan kokatu. Mendietan edo eraikinen teilatuetan kokatuak egoten dira sarri askotan, ofizinak izaten dituzte geltoki base txikiak telatuetan. Zonalde estrategiko horiei “celula” deritze. Beraz basea ondo kokatuta egoteak irrati-frekuentzia beste “celulek” erabil dezatela baimentzen du. Horrekin batera sareak dei kopuru handiago izan dezala onartzen du. Gainera leku egokian kokatuta egonez gero potentzia gutxiagorekin funtziona dezake eta ez du beste baseekin interferentziarik izaten.

16 feb 2012

NOLA EGIN XABOIA

Xaboia lortzea sintesis kimiko zaharrenetarikoa da, erromatarrek eta erromatarrek erabiltzen zuten jada ahuntz sebo eta errautzak urarekin nahastean ateratako pasta, potasa deitzen zioten.


Xaboi bat kate luzeko gatz azido koipetsuen arteko nahasketa da. Aldaketak jaso ditzake hala ere bere konpozizioan.



Gaztelako xaboia oliben olioarekin egiten dena da esaterako, baina alkohola, garden bihurtzeko; perfumeak; koloragarriak... gehitu ditzakegu gure helburuen araberako pastila lortzeko.

Xaboia egiteko behar diren osagaiak:
Ontzi bat
koilara bat
Egurrezko kaxa bat
250ml olio
250ml ur
42g “sosa cáustica” deritzon materiala

Hasteko ontzira sosa hori eta ura bota beharko ditugu erreakzioa gerta dadin. Kontuz erre gabe!

Ondoren, olioa gehitzen joango gara aurreko nahasteari pixkanaka-pixkanaka eta ordu batez gutxienez nahastu. Pasta zurixka bat agertzen denean gure helburua beterik izango dugu. Gehiago zuritzea nahi izanez gero añil txorrotada bat bota.

Batzutan ez da pasta hori gogortzen, likido gelditzen da, xaboia ebakita dago. Horrelakoetan beste ontzi batera bota eta sutan berotu gogortu dadin.

Gelditzen zaizun materiala egurrezko kaxan sartu ura galdu dezan denborarekin. Aste bat barru labanarekin moztu dezakezu zure xaboi berria.

Ez ahaztu momentuoro eskuak garbitzea, oso harriskutsua baita azalarentzat!

Hona hemen jaboia nola egin bideo bat:

9 feb 2012

APARTHEID

Sudafrikako apartheida, XX. mendean kolonizatzaile ingeles eta holandarrak ezarritako arrazagatiko segregazioari deritzo. Diskriminazio politiko, ekonomiko, sozial eta arrazialaren sinbolo da. Horrela deitua izan zen, bertako hizkuntzan, Sudafrikako eta Namibiako afrikáans hizkuntzan banaketa esan nahi duelako. Sistema hau arraza ezberdinen banaketan oinarritzen zen, aurrerapena indartzeko ziotenez. Sistema guztia zuriek gidatua zen, ez zituzten bestelakoak onartzen, beraiek bikainenak zirela uste zuten eta. Sailkapen berezi bat egiten zen, aparientzia, onargarritasun sozial eta zituzten arbasoen arabera taldetan sailkatuz. Baina honek bertako koloredun biztanleen amorruak eraginda zurienganako iraultzak ekarri zituen, eta ez ziren batere gozoak izan.


Apartheidak ez zuen itxura juridikoa 1948. urterarte. 1947an izandako elekzioetan Afrikáans koalizioa irten zen garaile Radical partidu nazionalistarekin batera. Garaile irten zen, baina ez boto gehien jaso zituelako, guztia antolatuta zegoelako baizik, Partidu Batuak boto gehiago lortu baitzituen. Berdina gertatu zen 1953an. Hau gertatu eta gutxira, 1950.urtean, hain zuzen ere, lege berri bat ezarri zuten non hirietako zonalde jakin batzuetan zuri kolorekoak bakarrik zuten eskubidea bizitzeko. Noski eta zuriak ez zirenak ihes egin behar izaten zuten beste leku batzuetara. Beltzak onartzen ez ziren haibat zona agertu ziren, autobusak, hondartzak, bankuak eta eskolak besteak beste. Beltz kolorekoak beti agiri bat eraman behar izaten zuten aldean eta hiri batzuetara ezin izaten ziren sartu edo sartzekotan baimen bereziarekin.



Hona hemen “diktadura” honetan parte hartu zuten izen potoloetako batzuk:
Daniel Franqois Malan lehen ministroa (lehen aipatutako elekzio antolatuetako irabazlea) eta bera ordezkatu zuen Johannes Gerhardus Strijdom.

Guzti hau 1980-1990 urte tartean bukatu zen. Gainbehera orokor bat izan zen, bertako monetaren balioa izugarri jaitsi zen. Horrez gain, 1989an bertako Botha presidentea hil zen. Bere ondorengoak, Frederik Klerkek, 1990ean lege arrotz hauek kentzen joango zela adierazi zuen bere lehen mitingean. Gainera Congreso Nacional Africano delakoa ere onartu zuen, 30 urtetan ilegalizaturik izan ondoren. Betaro-betaro guztia aldatzen joan zen eta elekzio berriak 1994an antolatu zituzten.


2 feb 2012

IÑAKI URDANGARIN

Denok jakingo duzuen bezala, Iñaki Urdangarin, Espainiako erregearen suhia da, bere alabetako batekin ezkonduta baitago, Cristinarekin hain zuzen ere. Bera Zumarragakoa da, Gipuzkoakoa, hala ere, ez nintzateke euskalduna dela esaten ausartuko familia bertakoa izan arren.



Orain Babel kasu famatuan (Palma Arena kasutik datorrena) sartuta omen dagoen aztertzen dabiltza eta berarekin batera, Carlos Garcia Revenega, Noos instituko diru eta erregearen alaben diru kontuak eramaten zituena ere, Iñakiren kidea. Esaten dutenez diru publikoa desbideratzen zuen, 2005 eta 2006an Illesportek eta Balear de Turismo institutuak paper batzuk sinatu zituzten Noos institutuarekin, orduan Iñakik gidatzen zuenarekin; honen bidez diru nahiko lapurtu omen zuten. 2011ko abenduaren 12an heldutako komunikatu baten bidez, Zarzuelak Iñaki agerpen ofizialetatik kanpo utzi zuen, ez baitzen erregearen etxearentzat irudi ona horrelako izkanbila potentea.

Ondoren, 2011ko abenduaren 29an Jose Castro epaileak inputatutzat hartu zuen eta 2012ko otsailaren 6an egingo zen epaiketara bidali zuen, bere onerako baldin bazen data aldatzeko baimenarekin. Bi egun geroago, epaile berberak Iñakik egindako eskakizuna onartu zuen eta epaiketa hurrengo hileko (otsaila) 25ean ospatuko da.



Honekin bukatzeko egokia litzateke nire iritzia ematea. Politikan askorik sartu gabe korapilo hau askatzen saiatuko naiz. Gaizki iruditzen zait horrelako jendeak duen postua edukita oraindik gehiago nahi izatea, hori ez da normala. Gogor zigortuak izan beharko lirateke, zeren eta azken finean "denok ditugu eskubide berberak" eta famatua izatearren ez da barkatua izan behar. Beste edonork hori egingo balu izarrak ikusiko lituzke, egin dezatela berdina pentsonaje honekin ere.